Bad Company (euskaraz Konpainia Txarra), 2002ko Joel Schumacher estatubatuarrak zuzendutako ekintza komedia thriller film bat da. Anthony Hopkins, Chris Rock eta Gabriel Macht aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Jersey City, Oakes (Anthony Hopkins) CIAko agente beteranoak Jake Hayes (Chris Rock) kale-alproja espioi zuhur eta sofistikatu bat bilakatu eta eraila izan den bere anai bikia ordezkatu dezan hezitzeko misioaren ardura jaso du. Anai bat zuela ere ez zekien Oakesek bere lana burutzeko bederatzi egun bakarrik izango ditu, arma nuklearrei buruzko itun bat lortzeko negoziazio bat burutzera doan unean.