Badi Assad | |
---|---|
![]() (2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | São João da Boa Vista, 1966ko abenduaren 23a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Federal University of the State of Rio de Janeiro (en) ![]() |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea, jazz musikaria, perkusionista, jazz guitarist (en) ![]() ![]() |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Chesky Records (en) ![]() |
badiassad.com.br | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Badi Assad, Mariângela Assad Simão emakumearen izen artistikoa da, (São João da Boa Vista, 1966) Brasilgo gitarra-jotzaile, abeslari, perkusionista eta musikagilea. Batez ere jazz eta worldbeat estiloak jorratu ditu.[1]
Badi Assad musika munduan tradizio handia duen familia batengandik dator. Aita, Jorde Assad, familia libanar baten semea, bandolim (mandolina) jotzen du; Badiren bi anaia nagusiak ere, Sergio Assad eta Odair Assad, musikariak dira, Duo Assad.[2]
Badi Assadek gitarra klasikoa ikasi zuen Rio de Janeiroko unibertsitatean eta 1984an instrumentisten lehiaketa gaztea irabazi zuen Rio de Janeiron. 1986an, Turíbio Santos gitarra-jotzaileak zuzendutako Rio de Janeiroko gitarren orkestrara batu zen. 1987an, "Gitarrista brasildar onena" izendatu zuten Villa-Lobos Nazioarteko Jaialdian. 1987 baino lehen, Europan, Israelen eta Brasilen jo zuen Françoise-Emmanuelle Denis gitarra-jotzailearekin batera, Dúo Romantique izenarekin. 1995ean, Guitar Playerin aldizkariko erredaktoreek gitarrista akustiko onena izendatu zuten.
Musikari ospetsuekin jo eta grabatu egin du, batez ere jazz munduko musikariekin. Beste askoren artean hauel aipa daitezke: Cyro Baptista, Pat Metheny, John Abercrombie, Stephen Kent...[3]