Baekgango gudua | |||
---|---|---|---|
Goguryeo–Tang Gerra | |||
![]() | |||
Data | 663ko abuztuaren 27-abuztuaren 28 (Ilargi egutegia) 663ko urriaren 4-5 (Juliotar egutegia) | ||
Lekua | Baengma ibaia, Korea | ||
Koordenatuak | 36°00′N 126°42′E / 36°N 126.7°E | ||
Emaitza | Tang dinastiaren eta Sillaren garaipena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Baekgango gudua edo Hakusikineoko gudua (白村江の戦い; Hakusuki-no-e no Tatakai) 663ko abuztuaren 27 eta abuztuaren 28 bitarte Baekje korear erresumaren eta Yamato Aroko Japonia aliatuen eta Silla eta Tang dinastiako txinatarren aliantzaren arteko gudua izan zen.
660an Koreako penintsula hiru erresumatan banatuta zegoen: Baekje, Silla eta Goguryeo, I. mendetik penintsula osoaren kontrola izateko borrokatu zirenak. Goguryeok, gainera, Sui dinastia eta Tang dinastiako txinatarren aurkako gerra etengabeak egin zituen[1]. Hiru erresumen artean gerra etengabea bazen ere, euren arteko aliantzak aldakorrak ziren.
Tang dinastiak Silla okupatu zuenean, Yamato Aroko Japoniak flota bat bidali zuen 40.000 gizonekin Baekje baesteko, eta Geum ibaiaren bokalean lehorreratzen saiatu ziren. Hala ere, bertan Sillaren eta Tangen blokeoa zuten, gutxiengoan egonagatik ere bi eguneko erasoari aurre egiteko gai izan zirenak. Bigarren egunean kontraerasoa egin zuten eta flota garaitu zuten[2].
Gerraren ondorioz Japonia Koreako penintsulatik erretiratu zen eta Aro Modernoa iritsi arte Japoniaren galera militar handiena izan zen.