Bai Yulu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Weinan, 2003ko uztailaren 10a (21 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) ![]() |
![]() ![]() |
Bai Yulu (Weinan, Shaanxi, Txina, 2003ko uztailaren 10a; txineraz: 白雨露) snooker jokalari txinatarra da. 2024ko Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa irabazi zuen, 20 urterekin.[1] Aurreko urtean ere finalean izan zen, baina Baipat Siripaporn tailandiarraren kontra galdu zuen.
Txina kontinentaleko lehen emakumezkoa izan da World Snooker Tour profesional nagusian parte hartzeko gonbidapena jaso duena, 2024–25 denboraldiaren hasieratik. 21 urtetik beherako emakumeen munduko txapelduna ere izan zen.
2024an, UK Championship lehiaketako sailkapenekoetan hiru partida erreskadan irabazitako emakumezko lehen snooker jokalaria bilakatu zen: Farakh Ajaib, Jamie Jones eta Scott Donaldson gainditu zituen, baina Jack Lisowskiren aurka galdu zuen hurrengoa, azken 32en lehiaketa nagusiaren atarian gelditu zelarik.[2]