Baile na Finne Fintown | |
---|---|
giza kokalekua | |
Udalerriaren sarrera. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Ulster Donegalgo konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°52′14″N 8°06′48″W / 54.8706°N 8.1133°W |
Altuera | 169 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Baile na Finne (ingelesez Fintown) Irlandako Donegalgo konderriaren iparraldean dagoen udalerri txiki bat da. R263 errepidean kokatua dago. Udalerria Gaeltacht eremuan dago, hots, irlandera hiztunen eremuan.
Aghla eta Screig mendietatik hurbil dago, udalerri honetako turismogune garrantzitsuena An Mhuc Dhubh da, Donegalgo konderrian trenbide estu bakarrean martxan dabilen tren bakarra, hau Finn aintziraren ertzetan zehar dabilelarik. Tren honen ardura Cumann Traenach na Gaeltachta Láir erakundeak du.
Udalerriak izena irlandar mitologiako Finngeal emakumeari zor dio. Emakume hau bere zauritutako anaia zen Feargamhain salbatu nahien ari zela bertako aintzirara erori eta bertan ito omen zen.