Bal Gangadhar Tilak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Keshav Gangadhar Tilak |
Jaiotza | Ratnagiri (en) , 1856ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Britainiar Raj |
Heriotza | Mumbai, 1920ko irailaren 1a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Government Law College, Mumbai (en) Elphinstone College (en) Deccan College Post-Graduate and Research Institute (en) |
Hizkuntzak | marathera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, filosofoa, idazlea, iraultzailea eta freedom fighter (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Alderdi politikoa | Indiako Kongresu Nazionala |
Lokmanya Tilak (maratheraz: बाळ गंगाधर टिळक) (Ratnagiri, 1856ko uztailaren 23a - Bombay, 1920ko abuztuaren 1a) Indiako politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa izan zen. Kesari («Lehoia»), marathera hizkuntzazko astekaria, eta The Mahratta ingelesezko egunkaria sortu zituen, eta britainiarren agintearen aurka jardun zuen hasieratik. 1906an ingelesen aurkako boikotaren eta erresistentzia pasiboaren aldeko deia egin zuen India osoan barrena; harengandik hartu zuen Gandhik ingelesen lankide ez izateko borroka-xedea. 1908an ingelesek preso hartu zuten terrorismoa bultzatzen zuelakoan, eta Birmanian eduki zuten preso hurrengo sei urteetan. Garai hartan idatzi zuen, maratheraz, bere lan nagusia, Bhagawadgita-Rahasya, Bhagawadgita hinduen erlijio-liburu sakratuari eginiko iruzkin-liburua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bal Gangadhar Tilak |