Baldrs draumar (Baldurren ametsak) edo Vegtamskviða (Vegtamen balada), AM 748 I 4to eskuizkribuan kontserbatua izan zen olerki eddatar bat da. Baldurren heriotzaren mitoaren istorioari buruzko informazioa ematen du, eta Gylfaginningen aurkitzen diren datuekin bat dator.
Baldurrek amesgaiztoak izan dituela kontatzen du, bere heriotza propioari buruz amets eginez. Amets hauen esanahia interpretatzeko, Odin zaldiz joaten da Helheimeraino, Vegtam (Bidera ohitutakoa) izeneko noraezean dabilen bidaiari bat dela esanez, hortik baladaren izena. Helheimen, Odin/Vegtamek, völva baten hilobia aurkitu eta berpiztu egiten du. Völvarekin hitz egiten du, eta, honek, Baldurren heriotzari buruz hitz egiten dio. Azkenean, Odinek, bere nortasuna agerian uzten duen galdera bat egiten dio, eta völvak, itzulera bidea hartzeko esaten dio.
Eddatako olerkien artean, hau da olerkirik laburrenetako bat eta soilik, hamalau fornyrðislag ahapaldiz osatua dago. Beranduagoko paperean eginiko beste eskuizkribu batzuk, beste bost ahapaldi gehiago dituzte, hauei buruz, goizagoko jatorria dutela uste delarik. Sophus Bugge filologo norvegiarrak, Hrafnagaldur Óðins idatzi zuen pertsona berak idatzi zituenaren hipotesia proposatzen du.