Balthazar Ntivuguruzwa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2023ko ekainaren 17a - ← Smaragde Mbonyintege Elizbarrutia: Kabgayiko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Muhanga District (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Balthazar Ntivuguruzwa (Kabgayi, 1967ko irailaren 15a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2023tik aurrera Kabgayiko apezpikua dena[1][2][3].
Balthazar Ntivuguruzwa Kabgayin jaio zen 1967an. 1982tik 1988ra Kabgayiko San Leon apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta geroago Kabgayiko apaizgaitegi nagusian eta Kongoko Unibertsitate Katolikoan. 1997ko urtarrilaren 18an apaiztu zen Kabgayiko elizbarrutian[4].
2003an Lovainako Unibertsitate Katolikoan sartu zen eta 2009an doktoretza lortu zuen, Magistère et vie morale des fidèles : une relecture du catéchisme de l'église catholique en ses numéros 2032-2040 tesia defendatuz[5].
Doktoretza lortu ondoren, Ruandara itzuli zen. 2010etik 2017ra Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegian irakatsi zuen. 2017an Kabgayiko Institutu Katolikoko errektoreorde izendatu zuten[6].
2023ko maiatzaren 2an, Frantzisko aita santuak Kabgayiko apezpiku izendatu zuen Smaragde Mbonyintegeren ordez. Ekainaren 17an apezpiku ordenatu zuten[3][7]. Orate in Veritate leloa hautatu zuen[8].