Bamburgheko gaztelua | |
---|---|
Bamburgh Castle | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Ipar-ekialdeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Northumberland |
Herrixka | Bamburgh |
Koordenatuak | 55°36′34″N 1°42′40″W / 55.609361°N 1.711003°W |
Arkitektura | |
Estiloa | Normandiar arkitektura |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1280155 |
Kontaktua | |
Helbidea | Bamburgh Castle, Bamburgh NE69 7DF |
Webgune ofiziala | |
Bamburgheko gaztelua (ingelesez: Bamburgh Castle) Ingalaterrako Northumberland konderriko izen bereko herrian dagoen gaztelu bat da.
Basaltoko lurmutur batean eraikia, gaztelua, bertakoek, Din Guardi zioten, eta Bernicia angloen erresumako hiriburua izan zen[1] 420an sortu zenetik 547ra arte (hau gazteluari buruz idatzitako lehen erreferentziaren urtea da). Urte horretan, gotorlekua, Ida Berniciakoa agintari anglosaxoiak harrapatu zuen, eta bere egoitza bihurtu zuen. Britaniarrek bere seme Hussaren eskuetatatik berreskuratu zuten 590eko gerran, urte horretan bertan ordezkatua izan aurretik.
Æthelfrith bere bilobak, Bebba emazteari eman zion, noren hasierako izena, Bebbanburh, beragandik datorren. 993an bikingoek jatorrizko gotorlekua suntsitu zuten.[2]
Normandiarrek gaztelu berri bat eraiki zuten aurrekoaren leku berean, gaur egungoaren oinarria dena. 1095ean, Northumberlandeko kondea eta bere jabea zen Robert Mowbrayk lagundutako matxinada batean, Gilen II.ak, arrakastarik gabe setiatu zuen. Robert harrapatua izan ondoren, bere emazteak defentsari ekin zion, erregeak bere senarra itsutzeko mehatxuagatik uko egitera behartu zuten arte.
Orduan, Bamburgh Ingalaterrako monarken jabetza izatera pasa zen. Henrike II.ak dorre nagusia eraiki zuen. Ingalaterrako postu aurreratua izanda, gazteluak eskoziar eraso ugari jasan zituen. 1464an, Bi Arrosen Gerran zehar, artilleriaz konkistaturiko Ingalaterrako lehen gaztelua bihurtu zen, Richard Nevillek, Warwickeko 16. kondeak bederatzi hilabetez gaztelua setiatu ondoren.[3]
400 urte inguruz Northumberlandeko Forster familia tenentea izan zen, koroak gazteluaren jabetza Sir John Forsterri eman zion arte. Familiak gazteluaren jabetza mantendu zuen 1700ean Sir William Forster porrot egin zuela aitortu zuen arte eta zorrak kitatzeko Legebiltzarraren lege baten ondoren bere jabetzak, gaztelua barne, Lord Crew Durhamgo apezpikuari saldu zitzaizkion.
Gaztelua hondatu egin zen, baina zenbait jabek zaharberritu zuten XVIII. eta XIX. mendeetan. Azkenean, William Armstrong industrialari viktoriarrak erosi zuen. Honek bere zaharberritze amaitu zuen.
II. Mundu Gerran gazteluak Itsas Armadako korbeta bati izena eman zion: HMS Bamborough Castle-ari hain zuzen ere.