Band-e Kaisar | |
---|---|
Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Khuzestan |
Irango eskualdea | Shushtar County |
Ur-masa | Arab Gulf Basin (en) |
Koordenatuak | 32°03′13″N 48°50′55″E / 32.053723°N 48.848687°E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 260(e)ko hamarkada |
Erabilera | zubia |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Roman engineering (en) |
Materiala(k) | hareharria eta erromatar zementua |
Dimentsioak | 500 () × 9 () m |
Gurutzatzen du | Karun |
Zubibegiak | 40 |
Ondarea | |
Band-e Kaisar (persieraz: بند قیصر; "Zesarren presa"), Pol-e Kaisar ("Zesarren zubia"), Valerianoren Zubia edo Shadirwan, antzinako arku zubi bat izan zen Xuxtarren, Iranen, eta lehena herrialdean presa batekin konbinatzen[1]. Sasanidarrek eraikia, erromatar gerrako presoak eskulan bezala erabiliz, K. a. III. mendean[2]. Sasaniden aginduz, zubi erromatar baten eta persiar lurraldearen sakonean zegoen presa erromatar baten diseinuaren adibiderik ekialdekoena ere izan zen[3]. Asmo bikoitzeko diseinuak eragin handia izan zuen Irango ingeniaritza zibilean, eta funtsezkoa izan zen ura kudeatzeko teknika sasanidarrak garatzeko.[4]
Karun ibaiaren gainean 500 metro luze inguruko gainezkatze-presa, Irango ibairik emankorrena, Xuxtarreko Sistema Hidrauliko Historikoaren egitura nagusia izan zen, hiri honek bere nekazaritza produktibitatea sortu zuelarik, eta UNESCOk, 2009an, Irango Gizateriaren Ondarearen 10. gune bezala izendatua izan dena[5]. Gainegitura arkeatuak Pasargadae eta Ctesiphon hiriburu sasanidarraren arteko errepide garrantzitsua zeharkatzen zuen. Askotan, garai islamiarrean konponduta, presaren zubia XIX. mendearen amaierara arte erabili zen[6].