Barking abadia | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Barking eta Dagenham |
Koordenatuak | 51°32′09″N 0°04′32″E / 51.5359°N 0.075442°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Suntsipena | 1539 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1003581 |
Barking abadia (ingelesez: Barking Abbey) Londres hiriburuko Barking eta Dagenham udalerrian dagoen abadetxe bat da, Ingalaterrako zaharrenetakoa eta garai batean garrantzitsuenetakoa izan zena.
Londresko apezpikua zen San Erkenwald-ek VII. mendean eraiki zuen bi monastegietako bat da. Berarentzat Chertsey abadia hartu zuen eta Barkingekoa bere arreba San Ethelburgari uzti zion. X. mendean beneditarren araua hartu zuen.
1377an Tamesis ibaiak ginezka egin zuen eta honek kalte handiak eragin zizkion abadiari. Hala ere egoerari buelta eman eta Ingalaterrako hirugarren komentu aberatsena bihurtu zen. Bederatzi mendetan lanean aritu ondoren 1539an itxi behar izan zituen ateak Henrike VIII.ak agindutako monastegien disoluzioen erruz.
Abadiaren aztarnen artean aipagarriena Curfew dorrea da. Jatorrizko dorrea 1370an eraiki zen baina gaur egun zutik dirauena 1460 urtean eraiki zena da. Aztarnen ondoan St Margaret eliza dago.