Barne Indarra (Star Wars)

Barne Indarra George Lucasek sortutako Star Warsen unibertsoan, Sith eta Jediei euren boterea ematen dien elementu metafisikoa da. Existitzen diren gauza guztiek sortutako energia eremu metafisiko bat da, alde guztietan dagoena ("gauza bakoitza" musika partitura interpretatzen duen musikari bakoitzaren parekoa da). Eremu horrek unibertso osoa eta bertan dagoen guztia hartzen du. Unibertsoko indarra da, eta galaxia elkartuta mantentzen duena.

Jedi eta Sithek euren gorputz eta adimenarekin erabil eta kontrola dezakete barne indarra, hala, telekinesia, iragarmena, kontrol mentala, erreflexuak eta abiadura handitzea bezalako trebeziak eta beste ahalmen psikologiko eta fisiko batzuk lortuz. George Lucas Japoniako sintoismoa eta zeltena bezalako erlijioetan oinarritu zen. Jedi zaldunak barne indarra menperatzen duten jakintsuak dira, eta zelten eta budisten tradizioetako heroiak gogorarazten dituzten elkartearen zerbitzurako eta izpirituzko bokazioa duten gerlariak dira.

Indarraren alde argiaren kontzeptua jakindurian, armonian eta justizian oinarritzen da. Barne indarraren alde argia ez da gudarako erabiltzen, besteei laguntzeko baizik. Indarrean benetan sinisten zutenak hil eta gero arima libre batean bihurtzeko joera zuten, esaterako: Yoda, Luke Skywalker, Mace Windu, Obi-Wan Kenobi...

Indarraren alde iluneko osagaiak maltzurkeria, gorrotoa, amorrua eta mendekua dira. Hauek enfokatuta daude batez ere, kontrol absolutuan eta desagerpenean. Alde iluna azkarrago era errazago ikasten zen sarritan, baina alde ilunaren maisuei hiltzean gorputza osorik erretzen zitzaien. Adibidez: Darth Sidious, Darth Maul, Darth Vader ziren galaxia osoko zitalenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]