Baró de Viver | |
---|---|
Azalera | 0,23 km² |
Biztanleria | 2.372 (2009) |
Dentsitatea | 10313,04 bizt / km² |
Baró de Viver Kataluniako Bartzelona hiriko Sant Andreu barrutian dagoen auzo bat da. 2009an 2.372 biztanle zituen. Besòs ibaia eta Santa Coloma de Gramenet udalerriarekin muga egiten du. 1920ko hamarkadan eraiki eta Cases Barates izeneko lau multzoetako bat da. Auzoak bere izena Darius Rumeu i Freixari zor dio, hau Vivergo bigarren baroia eta 1924-1930 bitartean Bartzelona hiriko alkatea ere izan zen.