Basazaldiak egun lehen etxekotutako zaldiak izanik, (Equus ferus caballus), egoera basatira itzulitako abereak dira[1].
Egun irauten den jatorrizko basazaldia bakarra przewalski zaldia da[1], Eurasiako azken tarpanak XIX. mendean galdu baitziren. Beste basazaldien populazioen arbasoak etxekotutako zaldi arraza ezberdinak ziren, gehienetan arraza zahar eta landatarrak izanik. Zaldi arraza hauetako abereak, askotan egoera erdi-basatietan larretzen dira, gizakiaren eragin txikiarekin eta beti basatiak bilakatzeko mugan[2]. Haren ondorioz zenbait zaldi ihes egin dezakete eta basabereak bilakatu. Beste zenbait kasuetan jendeak zaldiak leku isolatu batean askatu zituen (esate baterako uhartetan edo aparteko mendi multzoetan) eta urteren poderioz abereak basati bihurtu dira.
Oro har bi basazaldien populazio motak bereizten dira. Aspaldiko populazioak, denboran atzetik datozenak (esate baterako Ipar Ameriketako mustang zaldiak)[3], eta aldiz nahiko berriak diren populazioak. Edozein moduan ere, kasu askotan basazaldien populazioak fauna basatia bezala kudeatzen dira.
2021ko ikerketa batek dio Mundu mailan zaldien %1 soilik direla benetako basazaldiak[4].
Asko eztabaidatu da hainbat zaldi populazioen "basatasunari" buruz, eta honen inguruan iritzi ezberdinak daude. Hainbatek basazaldiak garai bateko tarpanen kokapen ekologikoan jartzen dute. Basazaldi hauek tarpanaren ordezkoak lirateke[5].
Badago planteamendu bat berriro askatasunera itzulitako animalia basatiak direla hala ez benetan bereizteko, hau da, ea gizakiarekiko menpekotasun eta lotura duten hala ez.
Horretarako Seliez adituak honako galderak mahi gainean jartzen ditu: