Basdeo Panday | |||||
---|---|---|---|---|---|
1995eko azaroaren 9a - 2001eko abenduaren 24a ← Patrick Manning (en) - Patrick Manning (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Princes Town (en) , 1933ko maiatzaren 25a | ||||
Herrialdea | Trinidad eta Tobago | ||||
Heriotza | Jacksonville, 2024ko urtarrilaren 1a (90 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Presentation College, San Fernando (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta sindikalista | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | hinduismoa | ||||
Alderdi politikoa | United National Congress (en) | ||||
Basdeo Panday (St Julian Village, Princess Town, 1933ko maiatzaren 25a - 2024ko urtarrilaren 1a) trinidad eta tobagoar abokatu, politikari, sindikalist, ekonomialari, aktore eta funtzionarioa izan zen. Trinidad eta Tobagoko 5. lehen ministroa izan zen 1995etik 2001era.
Lehen lana azukre-kanabera landatzea izan zen. Ondoren, lehen hezkuntzako irakasle eta auzitegietako funtzionario izan zen. 1957an Erresuma Batura iritsi zen bere hezkuntza zabaltzeko. Arte dramatikoko eskolan diplomatu zen, filmetan parte hartu zuen eta zuzenbidean eta ekonomian graduatu zen.
1976an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kide, eta bost aldiz izan zen oposizioaren buru 1976 eta 2010 artean. Lanaren Fronte Batuko, Berreraikuntzarako Aliantza Nazionaleko eta Batasun Nazionaleko Kongresuko kide fundatzailea izan zen, baita Langileen Sindikatuko presidentea ere.
Trinitad eta Tobagoko bosgarren lehen ministroa izan zen 1995 eta 2001 artean, eta kargua hartu zuen lehen hindua.