Bashkim Shehu | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tirana, 1955eko ekainaren 22a (69 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Mehmet Shehu |
Ama | Fiqrete Shehu |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tiranako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | albaniera katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta eleberrigilea |
Bashkim Shehu (Tirana, Albania, 1955eko ekainaren 22a) albanieraz idazten duen albaniar idazlea da. 1997tik Bartzelonan bizi da, han babeslekua eman baitzioten Idazleen Nazioarteko Parlamentuaren "Babes hiriak" programaren baitan.[1]
Gobernuko kargu goreneko semea izanagatik, 1981ean diktadoreak aita purgatu eta txikitatik Albaniako Gulag batean espetxeratu zuten. Bi aldiz auziperatu zuten iritzi-delitu zelakoagatik. Gatazka eta bakearen arteko gaiak maiz tratatzen ditu, autobiografiatik mundu onirikoraino doazen erregistro literario sorta zabal batean.[1]