Beatriz Enríquez de Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz Enríquez de Arana |
Jaiotza | Kordoba, 1465 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1521eko maiatzaren 20a (55/56 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa Eliza latinoa |
Beatriz Enríquez de Arana (Santa María de Trassierra, Kordoba, 1465 – ibídem, 1522) Kristobal Kolonen bikotea eta Fernando Kolonen ama zen.
Pedro de Torquemada eta Ana Núñez de Aranaren alaba zen. Umezurtza izanik senideekin bizitzera joan zen, Kordobara.[1]
1486 eta 1487 urteen artean, Beatrizek Kolon Kordoban ezagutu zuen, biak hiri berean bizi baitziren momentu hartan. Izan ere, Kolon Leonardo de Esbarroya ezagutu zuen, Diego de Haranaren laguna. Beatrizen lehengusuaren bitartez ezagutu zen bikotea. 1488ko abuztuaren 15ean Fernando Kolon jaio zen. Kristobalek, 1492an, Asiarako bidea hartu zuenean, Beatrizekin utzi zituen bi semeak, Diego Kolon eta Fernando. 1493an bueltatu zenean, Kolonek seme biak eraman zituen Juan printzipearen gortera morroi aritu zitezen. Ez zuen Kolon berriro ikusi, [1] baina hau hiltzean oinordeko utzi zuen.[2][3]
1492: La conquista del paraíso (1992) filmean Ángela Molina aktoreak Beatriz izan zen.[4]