Beautiful Joe (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | Beautiful Joe |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Metcalfe (en) |
Gidoigilea(k) | Stephen Metcalfe (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred Fuchs (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Altman |
Argazki-zuzendaria | Thomas E. Ackerman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kentucky |
Beautiful Joe (euskaraz Joe Ederra) 2000ko Stephen Metcalfe estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Sharon Stone, Billy Connolly, Ian Holm, Dann Florek eta Gil Bellows aktoreek antzeztu zuten.
Joe (Billy Connolly) bizitzan zorte handiegirik izan ez duen irlandar jatorriko New York hiriko loresaltzaile bat da, zoritxarrez kolpe latza jasoko du: emazteak adarrak jarri dizkio eta medikuak minbizi terminala duela iragarri dio. Halere, behingoz lasterketa batean apostua egin eta dirutza bat lortuko du. Bere bizitza aldatzeko asmoz, Kentucky estatuko Louisville hirira lekualdatuko da. Bertan, Hush (Sharon Stone) izeneko striptease dantzari ohia eta ama ezkongabea ezagutuko du. Husheren apostuzalekeria eta diru zorren ondorioz mafia atzetik ate joka izango du. Hortaz, Joek, ausarki, emakumea laguntzea erabaki, eta bera ere nahas-mahasean sartuko da.