Begin Again (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Begin Again |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film erromantikoa, film komikoa, musika-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carney |
Gidoigilea(k) | John Carney |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tobin Armbrust (en) Judd Apatow |
Konpainia ekoizlea | The Weinstein Company Sycamore Pictures (en) Likely Story |
Ekoizle eragilea | Judd Apatow |
Edizioa | Andrew Marcus |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gregg Alexander (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
beginagainfilm.com | |
Bideoa | YouTube |
Begin Again (euskaraz Berriz Hasi), 2013ko John Carney estatubatuarrak zuzendutako musikal drama-komedia film bat da. Keira Knightley, Mark Ruffalo, Hailee Steinfeld, Adam Levine, James Corden, Yasiin Bey, CeeLo Green eta Catherine Keener aktoreek antzeztu zuten.
2013ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen. Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen Lost Stars ("Izar Galduak") abestiarengatik.
Gretta James (Keira Knightley) eta Daave Kohl (Adam Levine) institutu garaitik bikotea diren eta musika munduan arrakasta izateko asmoz New York hirira joan diren bi gazte dira. Baina Davek arrakasta lortzean Gretta utzi egingo du, eta Gretta guztiz lurjota geldituko da. Gaur batez, bere lanetik kaleratu berria izan den Dan Mulligan (Mark Ruffalo) musika ekoizleak Gretta taberna batean abesten entzun, haren talentuaz erakarria sentitu eta musika ibilbideari ekiteko laguntzea erabakiko du.