Behazun-koliko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | kolelitiasia |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | K80.5 |
GNS-9 | 574.20 |
DiseasesDB | 2533 |
Behazun-kolikoa, behazun harriek eragindako behazun hodiaren behin-behineko blokeoak sortutako mina da.[1]
Abdomenaren goi eskumako eremuan sentitzen da mina, baina batzuetan sorbalda ingurura ere heda daiteke. Minak ordu bat edo ordu batzuetako iraupena du eta behin eta berriro errepika daitezke min-aldiak.[2]
Behazun harria, kristalen prezipitazioak eragiten du. Kristal hauek haien artean elkartu eta harri horiek eratuko dituzte. Arruntenak kolesterol harriak izango dira. Beste harri batzuek kaltzioa, bilirrubina, pigmentuak eta beste hainbat substantzia izan ditzakete.[3] Antzeko sintomak eragiten dituzten beste faktore batzuk apendizitisa, urdaileko ultzerak, pankreatitisa eta errefluxu gastroesofagikoa dira.
Tratamendu ohikoena, harria kenduko duen kirurgia da. Honetarako, ebaki luze bakarra edo ebaki txikiak egin daitezke, baina ebaki luze bakarraz eginiko kirurgiak konplikazio gehiagorekin asoziaturik daude. Kirurgia anestesia orokorra erabiliz burutzen da. Kirurgia egin ezin zaien pazienteei, harriak disolbatzeko medikazioa edo gorputzez kanpoko txoke uhinen bidezko litotrizia bidali dakieke. 2017ra arte, ez dago argi kirurgia behazun kolikoa duen ororentzat egokiena denik.[4]
Herrialde garatuetan, helduen %10-15ak ditu behazun harriak. Urtean, harri horiek dituztenen %1-4-k garatuko dituzte behazun kolikoak. Behazun kolikoa jasan dutenen %30ak, honekin erlazioa duten arazo desberdinak garatu dituzte hurrengo urtean zehar. Tratatzen ez badira, gaixoen %15ak behazun xixkuaren hantura jasan dezakete. Beste konplikazio batzuen artean, pankreasaren hantura dago.[5]
Organo fibromuskular hutsa da. Bere funtzioa gibelak jariatutako behazun gatzak (bilis edo behazuna) gordetzea da, digestioan zehar askatzeko. Behazunean dauden gatzek gantzen emultsioa eragiten dute. Behazun xixkua abdomenean kokatzen den madari formako erraia da, gibelaren eskuineko lobuluaren azpian egon ohi dena, behazun xixkuaren hobitxoan.[6]
Behazun-bideak koledoko konduktuarekin komunikatzen du behazun xixkua. Koledoko konduktuari ere gibeleko behazun bide amankomuna lotzen zaio.[7] Behazun xixkuaren edukiaren sarrera eta irteerak kontrolatzeko esfinter bat dago bide zistikoaren eta besikularen artean.
Behazun-mina gehienetan gibeleko behazun-hodiaren edota hodi zistikoaren obstrukzioak sortutakoa da, kolelitiasi baten ondorioz.[2] Hala ere, harrien presentzia ohiko ezusteko aurkikuntza bat da, eta ez du beti tratamendurik behar, ez bada gaixotasunik identifikatzen.
Gainera, behazun-mina behazun-hodiaren asaldurekin lotuta egon daiteke, eta kasu horretan kalkulurik gabeko behazun-mina deritzo. Azken hau kolezistektomia jasan duten pazienteengan ager daiteke (behazun xixkua erauzi ondoren), agian behazun-hodi eta Oddi esfinterrean emandako disfuntzioaren ondorioz.
Behazun-min episodio akutuak elikagai jakin batzuek eragin edo larriagotu ditzakete, gehienetan gantzetan aberatsak direnak.[8]
Kolesterol harrien eraketarekin lotutako arrisku faktoreen artean honako hauek ditugu: adina, emakumezkoa izatea, historia familiarra, arraza (aborigenetan ohikoagoa), haurdunaldia, erditu izana, obesitatea, antisorgailuen erabilera, diabetes mellitusa, zirrosia, baraualdi luzea, pisu galera azkarra eta bide parenteraleko nutrizio osoa, besteak beste.
Behazun kolikoa duten pazienteek konplikazioak izateko arrisku altuagoa dute, kolezistitisa haien artean.[9]
Gaixotasun hau pairatzen duten pertsona askok ez dute sintomarik izaten. Askotan ohiko erradiografia bat egitean, abdomeneko zirujautzan edo beste prozedura desberdinetan antzematen dira.[10]
Dena den, koliko handi batek hodi bat blokeatuz gero, oinaze handia nabari daiteke. Min hau desagertu egiten da kolikoa heste meharraren lehen atalera igarotzen bada edo behazun xixkura erortzen bada bueltan.[10]
Sintoma esanguratsuenak:[11]
Diagnostikoa pertsonak azaltzen dituen sintomek eta laborategian aurkitutako emaitza nabarmenek gidatzen dute.
Behazuneko kalkuluak detektatzeko proba eraginkorrena goi-eskuineko koadrantean ultrasoinuak egiten duen ekografia da. Aukera hau erabiltzeko arrazoi ugari daude, haien artean, erradiazioekiko esposizio eza, kostu txikikoa izatea eta duen eskuragarritasuna. Teknika honen bidez %95 baino espezifikotasun eta sentsibilitate handiagoarekin hauteman daitezke behazuneko kalkuluak.[12] Ekografian ikus daitezkeen beste seinale batzuk kolezistitisa edo koledokolitiasia pairatzea iradoki dezakete.[13]
Kalkulu edo harrien %60a radiopakoak ez direnez, behazun kolikoa ikertzeko ez da ordenagailu bidezko tomografia (TAC) erabiltzen.[13] Teknika hau, beste patologia intraabdominalen bat edukitzekotan edo diagnostikoa argi ez egotekotan soilik erabili beharko litzateke.[14]
Kolangiopankreatografia atzerakari endoskopikoa (ERCP) laborategiko probek behazun hodian kalkuluak daudela ziurtatzean soilik erabili beharko litzateke.[13] Horregatik azken teknika hau diagnostikoa izateaz gain terapeutikoa ere bada.
Hasierako tratamenduak sintomen gutxitzean eta oka egiteak sortzen dituen fluido-elektrolito deskonpentsazioak zuzentzean fokatzen dira.[15] Horretarako, hainbat medikamentu erabiltzen dira:
Infekzio arriskua minimoa denez, antibiotikoen erabilpena ez da beharrezkoa. Infekzioa baldin badago, zistitis kolikoari buruz hitzegiten ariko gara.[15]
Kalkuluen ondoriozko behazun kolikoa baldin bada, normalean tratamendu kirurgikoa beharrezkoa izaten da. Kolezistektomia bat egitean datza, hau da, behazun xixkuaren estirpazioa (behazun xixkua oso garrantzitsua den arren, ez da ezinbestekoa bizi ahal izateko).[15]
Kalkulu biliarren presentziak behazun xixkuen hantura (koleziszitisa), behazun hodien hantura (kolangitisa) edota pankreasen hantura akutua (pankreatitisa) eragin dezake.
Kasu gutxitan balbula ileozekala (hots, kolon itsua ileonarekin elkartzen duen balbula) kaltetua izaten da kalkulu biliar batengatik, obstrukzio ileo biliarra sorraraziz.[16]
Kirurgia berantiar baten konplikazioen artean hauek aurki ditzakegu: pankreatitisa, enpiema (zornearen metaketa), behazun xixkuaren perforazioa, koleziszitisa (behazun xixkuko pareten hantura), kolangitisa (behazun-hodi/hepatikoaren infekzio edo hantura) eta obtruziozko ikterizia.[13]
Poskolezistektomia sindromeak (kalkulu biliarren ausentzian pairatutako mina) pazientearen bizi kalitatea nabarmenki kalte dezake nahiz eta gaixotasunak aurrera ez egin.[17]