Beirazko hagaxka laborategi kimikoetan erabilitako tresna da, beirazko zilindro mehe batez osatutakoa eta disoluzioak irabiatzeko balio duena, produktu kimikoak eta likidoak nahasteko helburuarekin[1].
Itxura zilindrikoa du eta luzea izan ohi da. Edarietarako lastotxoen antza du. 5 eta 7 mm arteko diametroa izaten du eta 20 eta 50 cm arteko luzera.
Gehienetan beirazkoa den arren laborategietan burdinezkoak ere aurki daitezke. Azken aldian irabiagailu elektrikoak nagusitzen ari dira ordea.