Bell Nuntita | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Nakhon Ratchasima (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | discjockeya, abeslaria eta aktorea |
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony BMG |
![]() ![]() ![]() |
Nuntita Khampiranon (thailandieraz: นันทิตา ฆัมภิรานนท์), Bell Nuntita bezala ezaguna, (Nakhon Ratchasima, Thailandia, 1983ko abenduaren 20a) thailandiar emakumezko abeslari, aktore eta DJ transgeneroa da. 2007an Venus Flytrap Search For the Missing Puzzle izeneko telebista-lehiaketan parte hartu zuen, non partaideek lehiatu behar zuten Venus Flytrap kathoeyz bakarrik osatutako musika-taldeko bi taldekide ohi ordezteko. Nuntita eta Mew izeneko lehiakidea garaile atera ziren eta taldeko kide berriak bilakatu ziren. Nuntitaren ospea Thailand's Got Talent telesaiotik datorkio, bertan ahots-trebetasuna erakutsi baitzuen emakume ahotsarekin abesten hasiz eta gizonezko ahotsera aldatuz.
Transexualitatea Thailandian beste herrialdeetan baino ohikoagoa den arren, Bellek ez zuen lan erraza izan familiak bere genero-nortasuna onartzea. Aita militarra eta honen seme bakarra izateagatik, oso egoera zailak bizi izan behar zituen familiak onartu zuen arte.