Belluko hilerria | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Municipality of Romania | Bukarest |
Koordenatuak | 44°24′14″N 26°06′00″E / 44.4039°N 26.1°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1858 |
Arkitektura | |
Azalera | 28 ha |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calea Șerban Vodă nr. 249, București 040208 |
Webgune ofiziala | |
Bellu, Bucarest (Errumania) hiriko hilerri ospetsu eta monumentalena da. Bertan Errumaniako ezagunak izan ziren pertsonalitateak lurperatuta daude.
Hilerria egiteko lurrak Barbu Bellu baroiak eman zizkion Bucaresteko Udalari eta hortik dator haren izena, Belluko hilerria. Garai hartan kokapena hiritik kanpo zegoen. Kanposantua 1858an inauguratu zen. Erlijio ikuspuntutik Eliza Ortodoxoaren hilerria da. Laster familia handien eta aristokratikoen tokia bilakatu zen eta, ondorioz, artista ezagunek diseinatutako panteoi artistikoez apaindu zuten. Hori guztiagatik eta baita inguruaren edertasunagatik derrigorrezko bisita turistikoa bihurtu da.[1]