Beltxale distiratsu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Oleaceae |
Generoa | Ligustrum |
Espeziea | Ligustrum lucidum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Ligustrum lucidum seed (en) |
Beltxale distiratsu[1] edo binorri distiratsu du izen arrunta Ligustrum lucidum zuhaitzak. Oleaceae landareen espezie bat da, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.
Generoaren espezie handiena da. Hosto iraunkorreko zuhaitz honek 3 eta 8 metro arteko garaiera du baina 15 metro altuera har dezake. Hostoak berde ilunak dira, luzeran 5-15 cm eta zabaleran 3-8 cm bitartean. Fruituak esferikoak 0.6-1 cm ingurukoa dira, urdinxkarak eta distiratsuak. [2]
Txinatar medikuntza tradizionalean erabili izan dira fruituak. Sexu ezintasuna, tinnitusa eta nekea tratatzeko erabiltzen dira.
William Townsend Aitonek deskribatu zuen Ligustrum lucidum eta Hortus Kewensis-en argitaratua ; edo, Catalogue of the Plants Cultivated in the Royal Botanic Garden at Kew. London (2. edizioa) 1: 19. 1810. [3]
Ligustrum : aligustre plantako izen latindarretik eratorritako izen orokorra.[4]
lucidum: epitetoa, latinez "distiratsua" [5] esan nahi du.