Belém | ||
---|---|---|
freguesia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Portugal | |
Portugalgo barrutia | Lisboa | |
Hiria | Lisboa | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 38°42′N 9°12′W / 38.7°N 9.2°W | |
Azalera | 10,43 km² | |
Demografia | ||
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 2012ko azaroaren 8a | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
jf-belem.pt |
Santa Maria de Belém Lisboako auzo historikoa eta freguesia da, hiriko behealdean kokatutakoa, Tajo ibaiaren ertzean. 9.752 biztanle zituen 2001ean.
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Tajo ibaiaren ertz hau Paleolito garaian dagoeneko populatua izan zela.
Erdi Aroan nobleziak eta kleroak inguruko lurrak eskuratu zituzten. XIV mendean Aldeia do Restelo herrixka sortu zen Lisboatik gertu zegoen babesgunea izanik marinel ugari etorri eta merkataritza bultzatu zen. Mairuek inguruko lurrak landu zituzten eta beste batzuek esklabotzan itsasontzietan egin zuten lan eta Restelo handituz eta aberastuz joan zen.
Henrike Nabigatzaileak Andre Mariaren eliza eraiki zuen nabigatzaileek espedizio baten aurrean errezatu ahal izateko, eta Vasco da Gama Indiako bidea aurkituta itzuli zenean Jeronimotarren monasterioa eraiki arazi zuen Manuel I.a erregeak. Ordurako Tajo ibaiaren sarrera babestuko zuen Belémgo dorrea ere eraiki zen.
1640an Portugal berriz erresuma independentea bihurtu zenean monasterioak garrantzi handia hartu zuen eta hurrengo mendeetan errege familiako kide ugari bertan hobiratuak izan ziren.
XVIII. mendean Joanes V.ak inguruan lur ugari eskuratu zituen eta Belem Lisboako tokirik erakargarriena bihurtu zen. 1755eko Lisboako lurrikaran ez zuen kalte handirik jasan eta Lisboaren gune administratiboa bertan ezarri zen. Hiriaren erdigunean etxerik gabe gelditu ziren hiritarrak ere bertan ezarri zituzten dendatan.
XIX. mendean Belém industrializatzen hasi zen eta 1881ean 25 lantegi zeuden bertan. 1940an Portugalek Erakusketa Unibertsala bertan egin zuen eta horretarako Belémgo alde zaharra eraitsi eta berreraiki egin zen. Tajo ibaiaren ertza ere berriztu zen eta hurrengo urteetan Aurkikuntzen monumentua eta Belémgo Kultura Zentroa eraiki ziren.