Benedikt Erlingsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reykjavik, 1969ko maiatzaren 31 (54 urte) |
Herrialdea | Islandia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria eta aktorea |
|
Benedikt Erlingsson (1969ko maiatzaren 31) Islandiako aktore eta antzerki eta zinema zuzendaria da. [1] 1994an Islandiako Arte Akademian lizentziatu zen eta Islandiako Antzoki Nazionalean eman du bere ibilbide gehiena. Bi film luze zuzendu ditu, eta biek irabazi dute Nordic Council film saria .
Benedikt Fóstbræður telebistako komiki esketxeko [2] telesail ospetsuaren partaide izan zen.
Interpretearen rola egin zuen Lars von Triers 2006ko Direktøren for det hele (ingelesez: The Boss of It All) filmean. Film hori saldu nahi duen informatikako konpainia bateko jabeari buruzkoa, urteetan zehar benetako nagusia atzerrian bizi dela esan eta langileekin posta elektronikoz soilik komunikatu ondoren.
Benediktek zuzendari gisa egin zuen lehen film luzea Hross í oss (Of Horses and Men) izan zen 2013an. 86. Akademia Sarietan Nazioarteko Film Onenaren Islandiako hautagai gisa aukeratu zuten [3] [4] baina ez zen aukeratua izan. Filmak 2014ko Nordic Council Filma saria irabazi zuen. 2014ko Norvegiako Tromsø Nazioarteko Zinemaldian ikuslearen saria ere irabazi zuen. [5]
Bere bigarren filma, Kona fer í stríð (Emakumea gerran), terrorismo ekologikoaren inguruko drama, [6] 2018an estreinatu zen.[7] Aurrekoan bezala, Akademiako Sarietan Nazioarteko Film Onenerako hautatu izan zen bera ere estreinatzeko urtean, baina horretan ere ez zen aukeratua gertatu. [8] [9] [10]
Benediktek Antzoki Nazionalerako lau antzezlan zuzendu ditu, horien artean Halldór Laxnessen Íslandsklukkan (Islandiako ezkila).