Bentiu | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Hego Sudan |
Hego Sudango estatu | Unity |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°15′N 29°48′E / 9.25°N 29.8°E |
Altuera | 399 m |
Demografia | |
Biztanleria | 7.781 |
Bentiu Hego Sudango hiria da, Ipar Liech estatuko hiriburua. Bahr el Ghazal ibaiaren hegoaldeko ertzean dago, Sudango mugatik gertu, Jubatik 654 kilometro ipar-mendebaldera. 7.653 biztanle zituen 2019an.[1]
Hego Sudango Gerra Zibilean, 2014ko apirilaren 15ean eta 16an, sarraskia eragin zuten Riek Machar buru zuten matxinoek Bentiu hirira sartu zirenean. UNMISS misioaren arabera, ehunka zibil etniaren eta naziotasunaren arabera sailkatu eta hil zituzten meskita, eliza eta bestelako lekuetan. Beste hainbestek ihes egin dute hiritik.[2] 2016an, Betiukoa zen Hego Sudango errefuxiatu zelairik handiena; gerrraren eraginez desplazatutako 120.000 hegosudandar bizi ziren bertan.[3]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |