Bernardo Hernández

Bernardo Hernández
Bizitza
JaiotzaSalamanca1970eko abenduaren 29a (53 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Boston College
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

bernardohernandez.com
Twitter: BernieHernie Edit the value on Wikidata

Bernardo Hernández González (Salamanca; 1970eko abenduaren 29a) arlo teknologikoko ekintzaile, exekutibo eta inbertitzailea da. Gaur egun Google[1] enpresan Produktuen zuzendaria eta Zagat enpresaren zuzendari orokorra da. Bakarrik edota beste bazkide batzuekin, Espainiako zenbait konpainia teknologikoetan parte hartu du, horien artean, besteak beste: Tuenti, idealista.com, FloresFrescas.com, StepOne edota 11870.com.

StepOne konpainiako fundatzaile eta lehendakaria da. Hau, enpresa teknologiko espainiarrak Estatu Batuetarako nazioartekotze prozesuan laguntzen duen konpainia da. Tuenti enpresan inbertitu zuen lehenetariko izan zen, Espainiako sare sozial garrantzitsuetariko bat.

Batxilergoa Salamancako "Fray Luis de León" institutuan ikasi zuen. Zientzia ekonomiko eta enpresarialetan lizentziatu zen 1993. urtean ICADE fakultatean, Madrilen. Karrera amaitu ostean finantzen master bat ikasi zuen Boston Collegen. Honetaz gain, Chartered Financial Analyst (CFA) tituluaren jabe da. 2010. urtean Nicholas Negroponterekin batera Arkitekturan eta Tecnologian doktoretza lortu zuen Camilo José Cela Unibertsitatean. 29 urterekin, 5 urtez analista moduan eta Fidelity Investments, BBVA eta Putnam Investments empresetako finantzien sektorean lan egin eta gero, bere lehenengo start-up teknologikoa sortu zuen, Idealista.com, Espainiako higiezinen agentzia sekotreko empresa liderra. Une horretatik aurrera,besteak beste, hurrengo empresetan hartu du parte: Floresfrescas.com, planetaki.com, 11870.com eta Tuenti sare sozial espainiarra.

Bernardo, 2005. urtean Google empresan sartu zen, Google Espainiako Marketing sekoterko zuzendari moduan. 2007. Urtean San Frantzisko ra mugitu zen Google Maps eta Google Eartheko Marketing sektoreko zuzendari mundial moduan. 2010. Urtean Googleko Produktuen zuzendari eta Zagat empresako zuzendari generala izendatu zuten, azken hau Googlek erosi ostean.

Bernardo konpainia ugaritan hartu du parte, hautatik asko Solón Inversioneseri esker.

  • Idealista.com: konpainia hau Jesús Encinar]]ekin batera sortu zuen. Gaur egun higiezinen agentzien sektoreko orrialde liderra da.
  • Tuenti: Empresa honetako inbertitzailea izan zen eta zuzendari kargu bat izan zuen Telefonikak empresa hau erosi arte.
  • StepOne: Lehendakari eta fundatzailea.
  • Floresfrescas.com: denda elektroniko honetako fundatzailea izan zen.
  • Bodaclick: administrazio kontzeiluko partaidea.
  • Planetaki.com: Akzioduna.
  • 11870.com: Akzioduna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)Biografía (PDF)

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]