Berokuntza etxe bat edo lokal bat berotzeko erabiltzen diren aparatuen multzoa da.[1] Berogailua kanpoan hotz egitean, leku itxiak berotzeko tresna bat da. Gasa edo elektrizitatea erabiltzen dute gaur gehienetan etxeetako berogailu gehienek berogailu edo bero iturritzat, garai bateko egurra eta ikatza ia baztertu direnean.[2]
Elektrizitatea erabiltzen duten berogailuak dira kutsagarrienak eta erabilienak. Gero daude ikatza, diesela eta gas naturala, erabiltzen dituztenak.
Oso sistemka ekologikoa da. Bi motakoak daude: egurra edo pelleta errez ibiltzen direnak. Berogailu honen bidz, ura berotu eta etxebizitza berotu liteke. Egurra eskuz sartu behar da. Pelletak ez du ordea hainbeste lana, gas galdaran bezala sar baitaitezke[3].
Guztiz ekologikoa da baina bera bakarrik ezinda erabili,. Hotz handiko egunetan eguzki gutxi dagoelako. Horrelako egoeretan beste sistema bat behar da[3].
Sistema nahiko ekologikoa da. Lur azpiko hodien bidez bertako beroa hartzen da (10-15 gradura dago 10 metrora). Elektrizitatea eta lurraren beroa erabiltzen ditu, izan ere, elektrizitate kilowatt ordu bat eta lur azpitik lortutako hiru kilowatt ordu bero bihurtzen ditu. Ura 35 graduan berotzen du baina 50 gradutik gora eraginkortasuna galtzen du[3].
Ez da berriztagarria baina ez da hain kaltegarria ingurumenerako, oso eraginkorra baita. Elektrizitatea sortzeko gasa edo diesela erreta geratzen den beroa erabiltzen du. Beraz, erregaiaren ustiapena handia da[3].
Elektrizitatea sortzeko fabrikak hirietatik gertu daudenean hauen bero soberakinak hiriaren zati handiak berotzeko baliagarriak dira. Fabrikak eta hiriak hodien bidez lotzen dira beroa erabili egiten denez, ingurumenerako ere hobea da[3].
Euskal Herrian egurra da gehien erabiltzen dena, beraz, biomasa. Geotermiak geroz eta indar handiagoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan[4].