Bertha Oliva | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Honduras |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bertha Oliva (Honduras, 1956) giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Hondurasen desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordearen (COFADEH) sortzaile eta koordinatzailea da. 1979 eta 1989 urte artean emandako bortxazko desagerpenen biktimen senideen eskubideak sustatzen ditu.[1][2][3]
1981eko ekainean segurtasun indarrek Olivaren senarra, Tomás Nativí, Unión Revolucionaria del Pueblo-ko (URP) burua, etxetik atera zuten, ez zuen senarra berriro ikusi. Oliva haurdun zegoen. Ondoren, Desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordea sortu zuen.[4]
COFADEH erakundeak zeregin garrantzitsua izan zuen Hondurasko Ikerketa Nazionalen Saila desegiteko, derrigorrezko soldadutza indargabetzeko eta 1992an herrialdeko azken preso politikoak askatzeko.
Oliva eta COFADEH erakundea Respuesta Global Honduras: Proteger los bosques y los activistas ambientales kanpainaren bazkide aktiboak izan dira.[5]
2009an Manuel Zelayaren aurkako kolpe militarraren kontra agertu zen. 2013ko hauteskundeetan eskuineko alderdia den Partido Nacional delakoa irabazi zuen eta Olivak bere bizitzaren aurkako eraso baten beldur zela adierazi zuen:
Estatu Batuek gidatuta Hondurasko polizia eta militarrek drogen aurkako gerraren estaldura erabiltzen ari dira pertsona asko hiltzeko, agian ni ere: hiltzeko zorian nago. Berriro ere, prest.[1]