Betoien aketzak | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | harria |
Deskribapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Aketz zeltiberikoak eskultura zoomorfoak dira, Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko laurdeneko eremu geografikokoak oro har, betoi herriaren garai eta zabalkundearekin loti daitezkeenak, k.a. V. mendearen inguruan.
Eskultura hauek jainbat forma dituzte, eta horien artean hauek dira nagusi: zezena, txerria, basurdea eta gutxiagotan hartz forma. Denboraren poderioz nahiko deformatuta daudenean, figura ez dago guztiz definituta eta erraz har daiteke animalia ezberdinentzat. Verraco esan ohi zaie gazteleraz, aketza euskaraz, ernaltzeko erabiltzen den txerri arra alegia.
Eskulturen esanahiaren inguruan hainbat teoria daude: alde batetik, abeltzaintzari eskainitako lurrak mugatzen zituztela uste da; bestetik, esanahi mistiko edo erlijiosoa izan dezaketela, zehazki hildakoen kultua edo hileta-erritoak (hau da, hainbat nekropolietarako bideetan kokatzen direlako, eta batzuek erromatarren garaiko latinezko hileta-idazkiak grabatuta dituztelako, geroago gehituak). Fertilitate kultuekin lotura izatea edo exvotoak izatea ere posible da.
Topatzen ahal dira Espainian, Cáceres, Salamanca, Zamora, Ávila, Toledo eta Segoviako probintzietan eta Portugalen, Beira Interior Norte eta Trás-os-Montes eskualdeetan. Guztira 300 ale baino gehiago ezagutzen dira. Esparru horietatik kanpo, Mikeldiko idoloa, Bizkaian aurkitua, antzekoa da forman, baina aketz zeltiberikoek ez daukaten ezaugarri bat ere badu: disko biribil bat dauka hanka artean[1].
Ezagunenetako batzuk Guisandoko zezenak dira, Ávila probintzian, eta orain arte ezagutzen den handiena (gorputz atzealdea errestaurazioko gehikuntza da) Villanueva del Campilloko plaza nagusian dago, Ávilan. Salamanca hiriko Zubiko aketza ere ezaguna da, eta Toro herriari apokrifoki izena ematen dion eskultura ere bai.