Betty Davis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Betty Gray Mabry |
Jaiotza | Durham, 1944ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Homestead, 2022ko otsailaren 9a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miles Davis (1968ko irailaren 30a - 1969) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, kantugilea eta modeloa |
Genero artistikoa | pop musika soula funk rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Island Records |
Betty Davis (Betty Gray Mabry, (Durham, Ipar Carolina; 1944ko uztailaren 26a - Homestead, Pennsylvania, 2022ko otsailaren 9a) funk eta soul musikaren emakume abeslari estatubatuarra izan zen. Funk garaiaren ahots garrantzitsuenetariko bat izan zen, bereziki zuzeneko kontzertuetan. Modelo gisa ere lan egin zuen.
Betty Mabryk gisa, "Get Ready For Betty" eta "I 'm Gonna Get My Baby Back" grabatu zituen 1964an DCP Internationalentzat. Handik gutxira, Roy Arlingtonekin bikote bat egin zuen, eta "Roy and Betty" izenarekin Saficerako single bat argitaratu zuten, I 'll Be There izenekoa. 1968an, artean Hugh Masekelarekin elkartuta zegoela, Columbia Recordsentzat zenbait abesti grabatu zituen, Masekelarekin konponketak egiten. Horietako bi single gisa kaleratu ziren: "Live, Love, Learn" eta "it 's My Life".
Miles Davisekin harreman sentimentala hasi zuen Masekelatik banandu eta gutxira, eta 1969ko udaberrian, Betty Columbia Recordsera itzuli zen, Miles eta Teo Macero ekoizleekin demostrazio kantu sorta bat grabatzera. Saio horietan gutxienez bost abesti grabatu ziren, horietako hiru Mabryren jatorrizkoak, eta beste batzuk Cream eta Creedence Clearwater Revivalen bertsioak izan ziren. Miles saiatu zen demostrazio-kantu horiek erabiltzen Bettyrentzat kontratu diskografiko bat ziurtatzeko, baina Columbia eta Atlantic ez zeuden interesatuta, eta 2016ra arte artxibatu zituzten Betty Davis, The Columbia Years, 1968-69 albuma kaleratu arte.
Davisengandik banandu ondoren, Betty Londresera joan zen bizitzera 1971n, bere karrera modelo gisa jarraitzeko. Erresuma Batuan musika idatzi zuen eta, 1972 inguruan, Estatu Batuetara itzuli zen, Santanarekin abestiak grabatzeko asmoz. Aldiz, mendebaldeko kostaldeko funk musikari talde batekin grabatu zituen bere abestiak. Bere lehen diskoa, Betty Davis, 1973an kaleratu zuen. Bi arrakasta txikia izan zituen Billboard R & Bren zerrendan: "If I 'm in Luck I Might Get Picked Up", 1973an 66. postura heldu zen, eta "Shut Off the Lights", 97. postura heldu zena. 1975ean. Davisek beste bi album kaleratu zituen, They Say I 'm Different (1974) eta Nasty Gal (1975) Island Records diskoetxe handian egin zuen debuta. Hiru albumetako batek ere ez zuen arrakasta komertzialik izan.
Davisek kultuzko figura izaten jarraitu zuen abeslari gisa, neurri batean garaian eztabaidagarria izan zen bere jarrera sexual irekiagatik. Bere emanaldi batzuk boikoteatuta izan ziren, eta, talde erlijiosoen presioa zela eta, bere abestiak ez ziren irratian erreproduzitu.
Urtea | Album | Zigilua | US | AUS |
Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1973 | Betty Davis | Just Sunshine Light in the Attic (2007an berrargitaratuta) |
- | 1. estudio albuma; Greg Errico ekoizlea | |
1974 | They Say I'm Different | Just Sunshine Light in the Attic (2007 berrargitaratuta) |
46 | - | 2. estudio albuma; Betty Davis ekoizlea |
1975 | Nasty Gal | Island Light in the Attic (2009 berrargitaratuta) |
54 | 96 | 3. estudio album; Betty Davis ekoizlea |
2009 | Is It Love or Desire? | Light in the Attic | - | 4. album; 1976an grabatuta eta 2009an berrargitaratua |
Urtea | Single | Zigilua | US | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1963? | "The Cellar"/"???" | Independent Release | 1. estudio single; Lou Courtney ekoizlea | |
1964 | "Get Ready for Betty" / "I'm Gonna Get My Baby Back" | DCP | 2. estudio single; Don Costa ekoizlea | |
1968 | "It's My Life" / "Live, Love, Learn" | Columbia | 3. estudio single; Jerry Fuller ekoizlea | |
1973 | "If I'm in Luck I Might Get Picked Up" / "Steppin in Her I. Miller Shoes" | Just Sunshine | 66 | 4. estudio single; Gregg Errico ekoizlea |
1973 | "Ooh Yea" / "In the Meantime" | Just Sunshine | ||
1974 | "Shoo-B-Doop and Cop Him" / "He Was a Big Freak" | Just Sunshine | ||
1974 | "Git in There" /"They Say I'm Different" | Just Sunshine | ||
1975 | "Shut Off the Lights" / "He Was a Big Freak" | Island | 97 |
2016 | The Columbia Years 1968-69 | Light in the Attic | 1968–1969an grabatuta eta 2016an berrargitaratuta; Miles Davis & Teo Macero ekkoizleak |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-12 data duen 1071378505 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |