Beverly Sills, jaiotza-izenez Belle Miriam Silverman, izengoitia Bubbles (Brooklyn, New York, AEB, 1929ko maiatzaren 25a - New,York, 2007ko uztailaren 2a) estatubatuar sopranoa izan zen.
Brooklyn-en jaioa, 1929ko kraxa edo Depresio Handiaren testuinguruan. Aita Errumaniako etorkina zen, ama ordea Errusiarra. Amak bultzatuta, txikitan irratian hasi zen abesten Rainbow House izeneko saio batean.[1] Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle.
1947an, Filadelfian, Georges Bizet-en Carmen-ekin bel canto-n gora egin zuen New Yorkeko Operan nagusi izan arte.[2] 1955ean New Yorkeko Operara batu zen, Die Fledermaus-eko Rosalindaren paperean egin zuen debuta.[1] 1980. urtetik eta 1989. urterarte New Yorkeko Operaren zuzendaria izan zen. Ondoren, 1994an, Lincoln Center-eko zuzendari izendatu zuten eta 2002an, Metropolitan Operako zuzendaritza, karguan 2005erarte egon zen.[3] Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.
Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna ziren. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu zuen, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin.
Aniztasun funtzionala duten haurrentzako diru-bilketan ibili zen urteetan, izan ere, bere bi semeek ezgaitasunen bat zuten. Muffy gorra zen, eta Peter atzerapen kogniboa zuen.[4]
Metropolitan Opera-k bere izena daraman sari bat sortu zuen, Beverly Saills Saria, eta jaso dutenen artean, Lisette Oropesa, Angela Meade, Michale Fabiano, Jamie Barton eta Nadine Sierra daude.[5]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beverly Sills |