Bi denbora halterofiliako bi probetako bat da, abiadarekin batera.
Proba honetan, bi fase ezberdin daude: lehenean, (ingelesez clean deritzona), kirolariak, barratik tiratuz eta erdi jarriz, barra jasotzen du, honen azpian egon arte. Hondoren, tentetu egiten da, barra, sorbalden inguruan eutsiz. Bigarrenean (JERK), bizkarra pixka bat okertuz, barra buru gainetik jasotzen du, hankekin bultzatuz eta besoak erabat luzatuz. Jasotzaileak, oinak plano berean mantendu behar ditu prozesu guztian, eta, bigarren fasean, hankak erabat luzatu behar ditu.
Proba honen aldaera bat dago, non oinak plano ezberdinetan eta hankak okertuak mantentzea baimentzen den. Jasotzaile gehienek, bigarren mugimendua, hankak pixka bat okertuz eta bat-batean luzatzen dituzte, malguki efektu bat eraginez, gorputza, barraren azpian jartzeko jaisten duten unea, honela jasotzea osatuz.