Bibliaren Gerrikoa (ingelesez Bible Belt) kristau protestantismo (gehienbat ebanjelikoa) nagusi den Hegoaldeko Estatu Batuetako eremuari ematen zaion izen informal edo herrikoia da. Esapide honen aurreko aipu ezaguna H. L. Mencken kazetariak idatzi zuen 1924an.
Kolonietako garaian (1607-1776), zonalde hori Eliza Anglikanoaren gotorlekua izan zen. Protestantismora hurrengo mendean nagusitzen hasi zen emeki-emeki, mugimendu erlijioso andanek, horietako asko baptistekin erlazionatuta, entzute handia irabazi ahala.
Zonalde hau herrialdeko beste batzuen aldean erkatzen da. Honela, ipar-ekialdean eta Laku Handietako Zonaldean protestantismo aurrerakoiagoa eta katolizismoa dira nagusiak; Erdi-Mendebaldean erlijio aniztasuna dago; mormoien korridorea Idaho eta Utahn kokatzen da; eta mendebaldea sekulartzat jotzen da.