Biblioteka Historikoa

Biblioteka Historikoa
Datuak
IdazleaDiodoro Sikulo
Generoahistoriography (en) Itzuli

Biblioteka Historikoa (Βιβλιοθήκη ἱστορική) historia unibertsalari buruzko Diodoro Sikuloren lana da. Hau 40 liburuz osatuta dago eta hiru atalatan banaturik. Lehenengo 6 liburuak geografiazkoak dira eta haietan Egiptoko kultura eta geografia azaltzen da I. liburuan; Mesopotamiaz, Eszitiaz eta Arabiaz II.ean; Iparraldeko Afrika III. liburuan; Grezia eta Europa, berriz, IV.-VI. liburuetan. Hurrengo ataletan, (VII.-XVII. liburuak) munduko historiaz idazten du, Troiako gerran hasi eta Alexandro Handiaren heriotzan bukatuz. Azken atalak, (XVII. liburutik aurrera) Alexandroren ondorengoen gertaerak deskribatzen ditu K.a. 60 urterarte edo Galietako gerrak arte (K.a. 59). Amaiera galdu da, beraz, ez dago argi Diodorok Galietako gerraren gertaera guztiak idatzi zituen, lanaren hasieran agindu zuen moduan, edo zaharra eta nekaturik sentitzean, lana 60. urtean bukatu zuen. Biblioteka izena aukeratu zuen anitz informazio iturri erabili zituelako. Berak erabilitako egileak hurrengo hauek izan ziren, beste batzuen artean: Hekateo Abderakoa, Ktesias, Eforo, Teoponpo, Jeronimo Kardiakoa, Duris Samoskoa, Diulo, Filisto, Timeo, Polibio eta Posidonio. Diodororen lanak ez du osorik iraun: lehenengo bost liburuk diraute baita 11tik 20ra ere. Gainontzekoa zatiak dira Foziok gordetakoak eta Konstantino VII.aren laburpenak.

Diodororen lehenengo aipamena zen Egiptora egin zuen bisita 180eko Olinpiadetan (K.a. 60-56 artean). Bisita horretan, matxinada bat ikuslea zen non heriotz zigorra eskatzen baitzuten Erromako hiritar batentzat, nahi gabe katu bat hiltzeagatik. Katuak animalia sakratuak ziren antzineko egiptoarrentzat[1]. Diodororen azken aipamena Oktavio Augustoren mendekua Tauromeniumekin izan zen. Izan ere, hiri honen enperadoregaia laguntzeko ezetzak tsas-porrot bat eragin baitzion K.a. 36an. Ez du ematen Diodorok jakingo zuenik Egipto erromatar probintzia zela -K.a. 30ean gertatu zena- beraz, litekeena da haren lana data hau baino lehenago bukatzea. Diodorok esan zuen bere lana amaitzeko 30 urte erabili zituela eta horretarako bide arrikutsuak egin behar zituela Europan eta Asian zehar. Gaurko kritikoek dudan jarri dute baieztapen hori, lanean agertzen diren zenbait akats ez zituelako lekuko batek egingo.

Biblioteka Historikoan Diodorok nahi zuen historia unibertsal bat osoa idaztea, ezagutzen den mundu osoa eta aro guztiak sartuz. Liburu bakoitza hasten da edukien taula eta sarrera batekin, non historiaren garrantzia, arazoak eta gertaerak azaltzen diren. Hauek ez dira eztabaidatzen Diodoro egile bakarra delako[2]. Beste iturri historikotik eratorritako testuen kalitatea eztabaidagarria da. Lehen bost liburuetan hainbat eskualdetako kultura eta geografia azaltzen da, baina saiatu gabe gertaeren kronologia zehazten. Diodorok berak dudan jartzen du posible zenik kronologia hori zehaztea atzerriko eskualdetan eta urruneko iraganean kontuan hartuz. Gainontzeko liburuak antza dute geografiazko lanekin. VI.-X. liburuak, (aro mitikoetatik aro arkaikoetara arte) gehienak galdu dira. X. liburuak analisi-egitura du[3] non, urtez-urte, gertaera guztiak kontatzen dituen. XI.-XX. liburuak osoak dira, K.a. 480tik K.a. 302 arteko gertatutakoa azaltzen dute eta analisi-egitura dute ere. XXI.-XL. liburuak (K.a. 60. urtean bukatzen direnak) gehienak galdu dira[4].

Biblioteka Historikoaren eskuizkribua

I. liburua: Egipto

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hau hasten da lanari buruzko hitzaurre batekin, non azpimarratzen duen historiaren garrantzia, bereziki historia unibertsalarena. Liburuaren enparaua Egiptori buruzkoa da, bi erditan banaturik. Lehenengo erdian munduko hasieraz eta Egiptoko zibilizazioaren bilakaeraz idazten du. Eztabaida luzeak (greziar ikerlariek emandakoak Niloren urteko ur-goraldiei buruz), adierazten du Diodorok asko irakurri zuela. Bigarren zatian Egiptoko historia azaltzen du, ohiturak eta erlijioa modu adeitsuan. Dirudienez, Diodororen informazio-iturri nagusiak Hekateo Abderakoa eta Agatarko Knidokoa izan ziren[5].

II. liburua: Asia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek bakarrik hitzaurre labur bat du edukiera azaltzeko. Liburu honen parterik handiena Asirioei buruzkoa da, zentratuta Ninoren eta Semiramisen konkistetan, leinuaren eroria Sardanapalo emagizonaren garaian eta Mediaren jatorrian, tronutik kendu ziona. Atal honetan oinarritzen da Ktesias Knidokoak idatzitakoan (I-XXXIV. kapituluak)[6]. Gainontzekoan, Asiako beste herri batzuk deskribatzen ditu. Lehena India da, non Megastenes azaltzen duen (35-42 kapituluak)[7], gero Eurasiako estepatik eszitiarrak, amazonak barne eta hiperborearrak (43-47 kapituluak) eta Arabia Felix (48-54 kapituluak). Diodorok liburua amaitzen du Ianbuloren bidaiarekin Indiako ozeanoaren zenbait irletara. Antza denez, bidaia hau nobela helenistiko batean oinarritzen da.

III. liburua: Afrika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan, Diodorok Afrikako iparraldeko geografia azaltzen du, Etiopia barne, Egiptoko urrezko meategiak, Pertsiar golkoa eta Libia, non pertsonaia mitikoak kokatzen dituen, hala nola, gorgonak, amazonak, Ammon eta Atlas. Agatarkoren idazkietan oinarriturik, Diodorok Egiptoko urrezko meategietako lan-baldintza gogorrak azaltzen ditu:

« Meategietan lan egitera kondenaturik daudenak, anitz dira eta kateatuta lan egiten dute gau eta egun. Ez dute atsedenaldirik nahiz eta gaixorik egon, adinduak edo emakumeak izan. Guztiek, salbuespenik gabe, indarrez lan egin behar dute hil arte torturatuak diren bitartean.[8] »


IV: liburua: Greziar mitologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan, Diodorok greziar mitologia azaltzen du. Hark honako mito hauek azaltzen ditu: Dionisio, Priapo, musak, Herkules, argonautak, Medea, Teseo heroia eta Tebasen kontrako Zazpiena.

V. liburua: Europa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodorok liburu honetan Europako geografia azaltzen du. Beste batzuen artean Sizilia, Malta, Korsika, Sardinia eta Balear irlak. Britainia, Basilea, Gaul, Iberiar penintsula eta Liguria, eta Tirreniar eskualdeak italiar penintsulan, Azkenean, hegoaldeko ozeanoko Hiera eta Pantxaea eskualdeak azaltzen ditu baita Greziako irlak ere.

VI.-X. liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. eta X. liburuetatik atal batzuek baino ez dute irauten (Troiako gerraren aurreko eta ondokoari buruzkoak). Hauetan hainbat istorioak agertzen dira, hala nola, Belerofon, Orfeo, Eneas, eta Romulo. Beste batzuek hiriei buruzkoak dira (Erroma eta Zirene). Badaude ere erregei buruzkoak (Kreso eta Ziro). Filosofo batzuk aipatuak dira ere, hala nola, Pitagoras eta Zenon.

XI. liburua: (K.a. 480-455)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek ez du hitzaurrerik, bakarrik edukiaren laburpen txiki bat. Liburua Grezian zentratuta dago, gehienbat pertsiarrek, Xerxesen garaian, egindako Greziako bigarren inbasioan (1-19, 27-39), Temistoklesen agindua Pireoren eta harresi luzeen berreraikitzeko, honen Pertsiara egin zuen ihesa (1-19, 27-39) eta Pentekontetzia (60-65, 78-84, 88). Honekin tartekaturik Siziliako gertaerak zeuden, Sirakusako Gelonen azpimarratuagoa zen kartagotarren kontra izandako gerran (20-26), eta horren ondorengoen oparotasuna eta erorialdia (51, 53, 67-68), eta Sirakusako gerra Duzetioren aurka (76, 78, 88-92). Orokorrean, pentsatzen da Diodororen Greziari buruzko historiaren informazio iturria Eforo Kumaskoa izan zela, baina zenbait ikerlariren arabera, honetaz gain, Herodoto, Tuzidides eta beste batzuen iturriak erabili zituela ere[9].

XII. liburua: (K.a. 450-416)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen hitzaurrea da halabeharraren aldakortasunaz. Diodorok uste du okerreko gertaerek ondorio onak izan ditzaketela, adibidez Greziaren oparotasuna pertsiar gerren ostean. Diodoreren kontaketa Grezian zentratzen da, Pentakontetziaren amaiera (1-7, 22, 27-28), Peloponesoko Gerraren lehenengo erdia (30, 31-34, 38-51, 55-63, 66-73) eta Niziasko Bakean sortutako gatazkak (74-84). Gertaeren narrazio gehienak Italiako hegoaldean gertatu ziren: Turiosko fundazioa (9-21, 23, 35) eta secessio plebis Erroman (24-25). Leontini eta Sirakusaren arteko gerra. Liburua bukatzen da Georgiasen enbaxadarekin Atenasen (54-56), XIII. liburuko Atenastarren Siziliako espedizioa iragartzen duena. Antza denez, Diodorok, Greziako gertakizunei dagokienez, Efororen informazioa jarraitzen du, beharbada osatuta beste historialarien lanarekin, baina Greziako mendebaldekoaz, Timeo Tauromenikoak idatzitakoan oinarritzen da[10].

XIII. liburua: (K.a. 415-404)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen hitzaurreak dio, informazio asko duenez, hasierako aurkezpena laburra izan behar dela. Liburua hasten da Siziliako atenastarren espediziorekin eta bukatzen da Sirakusan izandako bi hitzaldi luzeekin erabakitzeko nola tratatu behar ziren atenastar presoak (1-33). Honen ostean, bi atal ezberdin agertzen dira: Peloponesoko gerraren Arginusetako eta Egospotamosko guduak (35-42, 45-53, 64-74, 76-79). Siziliari dagokionez, azalpena hasten da Bigarren Gerra Punikoarekin eta amaitzen da Dionisio Zaharraren igoera tiraniara (43-44, 54-63, 75, 80-96, 108-114). Orokorrean, onartzen da Eforo dela greziar narrazioarako informazio iturri nagusia eta Timeo, berriz, Siziliarako. Atenastar espedizioarako, Eforo eta Timeo proposatu dira[11]. Sacksen ustez, amaierako bi hitzaldiak Diodororenak dira[12].

XIV. liburua: (K.a. 404-387)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaurrean, Diodorok dio jarrera txarrak kritikatu behar direla, herriarenak eta, bereziki, agintarienak. Agintariak saiatu behar dira jarrera txarrak ekiditzen etorkizunean kritikatuak ez izateko. Diodorok dio liburu honen gunea eredu txarrak direla, honela azpimarratu nahi du haren baieztapena. Liburua greziar eta siziliar narrazioen artean banatuta dago. Greziarren atalean, Atenasko Hogeita hamar Tiranoak agertzen dira (3-6, 32-33), Espartako hegemonia (10-13, 17, 34-36, 38), Ziro Gaztearen saioa Pertsiako tronua lortzearren hamar milakoen laguntzarekin (19-31), Agesilaoren Anatoliako inbasioa (79-80), eta Beoziako gerra. Siziliako narratiba hasten da Dionisio Zaharrak Siziliako tirania ezartzen duenean (7-9, 11-16, 18), bere bigarren gerra kartagotarrekin (41-78, 85-91, 95-96), eta Italiaren hegoaldeko inbasioarekin (100-108, 111-112). Ohar eskas batzuk aipatzen dituzte Erromari buruz: veiien kontrako gerra (93) eta Aliako gudua (113-117). Suposatzen da oraindik Eforos eta Timeo direla Diodororen informazio iturriak[13].

XV. liburua: (K.a. 386-361)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen hitzaurrean, Diodorok baieztapen batzuk egiten ditu, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkionak lan osoa ulertzeko. Hasieran, parresiaren garrantzia (hitzaldi askea) iragartzen du haren lanaren helburu moral guztietan. Era berean, Diodorok espero zuen jende onaren laudoriak eta txarraren mespretxuak lagunduko zituela irakurleak moralki jokatzeko. Bigarrenez, Diodororen ustez, Espartako inperioaren erorialdia gertatu zen menpekoak krudelki tratatzen zituelako. Sackek dioenez, inperioen erorialdia gai zentrala da Diodororen lanetan, Erromako menpekoa zelako[14]. Liburu honetan honako hau adierazten da: Espartak Grezian izan zuen kontrola; Pertsiaren inbasioa; Olintoko gerran, Kadmearen kontrola (8-12, 18-23); Espartarren porrota Beoziako gerran, Tebasen nagusitasuna ekarri zuena. (25-35, 37-40, 62‑69, 75, 82‑88). Gai nagusienak Ebagorasen gerra Zipren, pertsiarren kontra (2‑4, 8‑9), Dionisio I.aren gerrak ilirioen, kartagotarren eta etruskoen aurka eta horren heriotza (13-17, 73-74), Artaxerxes II.aren porrota Egipto inbaditzean (41-43), skytalismos-a Argosen (57-58), Jason Feraskoaren cursus honorum (57, 60, 80, 95), eta Satrapa handien matxinada (90-93). Orokorrean, uste da Diodororen informazio iturri nagusiena Eforo dela, baina antza denez, beste batzuk erabili ditu ere, hala nola, Oxirrinkoko Helenikoak[15]. Zalantzan dago Timeo Taorminakoa jarraitu zuen Siziliako gaiak azaltzeko, edo Eforo erabili zuen ere[16].

XVI. liburua: (K.a. 360-336)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaurrean adierazten da zer garrantzitsua den narrazioan koherentea izatea – liburu edo atal batek historia bat kontatu beharko luke hasieratik amaiera arte. Honen ostean, Filipo II.a Mazedoniakoa laudatzen du, eta haren igoera III. Gerra Sakratuan parte hartu ondoren. Hau da liburu honen gairik munta handikoena. Atal garrantzitsuenak Dionisio II.ak egindako Dion Sirakusakoaren uzkailtzea (5-6, 9-15), Gizarte Gerra (7, 21-22), Artaxerxes III.a, Okok Egiptoko berreskuratzea (40-52) eta Timoleonen espedizioa (65-90 interkalaturik). Hasierako informazio iturriak Efororenak dira, baina hauek K.a. 356an bukatzen direnez, beste iturriak eztabaidatuak dira. Beharbada, hurrengo egileak hauexek dira: Demofilo, Diulo, Duris Samoskoa eta Teoponpo. Ikusgai diren kontraesanek adierazten dute aldi berean hainbat informazio erabili direla, baina ez zela gai izan egokiro konbinatzean[17]. Siziliari buruzko informazioa baliteke Timeorena izatea eta zenbait aipamen Atanis Sirakusakoarenak[18].

XVII. liburua: (K.a. 335-324)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek Alexandro Handiaren bizitza kontatzen du tronura igo zenetik, Pertsiako kanpainen zehar, Babilonian heriotza aurkitu arte. Hitzaurrean agintzen badu ere beste gertakizun batzuk kontatuko zituela, ez du holakorik egiten, ezta Mazedoniako gertaerak aipatzen ere Alexandro Handia Babilonian dagoen bitartean. Liburua oso luzea denez, bi zatitan banatu du. Lehena Gaugamelako guduan bukaten da (1-63) eta bigarrenak bere heriotza arte jarraiten du (64-118). Diodororen Alexandrori buruzko iturriak eztabaidatuak dira. Hauen artean honako egileak daude: Aristobulo Kasandreakoa, Klitarko Alexandriakoa, Onesikrito eta Nearko, baina ez dago argi berak iturri hauek zuzenean erabili zituen[19]. Zenbait ikerlariren arabera, kontaketaren batasunak adierazten du iturri bat baino ez duela erabili, agian Klitarkoarena[20].

XVIII. liburua: (K.a. 323-318)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek Alexandroren jeneralen hil ondorengo borrokak azaltzen ditu eta Diadokoen gerren hasiera. Kontakizuna gehienbat Jeronimo Kardiakoaren idazkietan oinarriturik dago[21]. Ekialdeko Mediterraneori buruzko gertakizunak ez dira azaltzen, nahiz eta zeharkako erreferentziek adierazi. Diorodo saiatu zen Siziliako gaietaz arduratzen.

XIX. liburua: (K.a. 317-311)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen hitzaurreak azaltzen du, askotan, gizartearen kide indartsuenek, ez ahulenek, demokrazia bertan behera jartzen dutela. Agatokles Sirakusakoa izan zen adierazpen horren adibideren bat. Liburuak jarraitzen du Diadokoen bigarren eta hirugarren gerrak kontatzen, Babiloniako gerra ez bada batere aipatzen ere. Narratiba honekin jarraitzen du Agatokles Sirakusakoaren igoera eta Kartagorekin izan zuen gerra. Eztabaidatuta dago kontakizunetarako zein zen hurrengo egileren oinarria, hots, Kalias Sirakusakoa, Timeo Tauromenikoa edo Duris Samoskoa.

XX. liburua: (K.a. 310-302)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen hitzaurrean Diodoro ez dago ados greziar historialariek egiten dutenarekin, hau da, hitzaldiak inbentatzearekin aurkeztu behar dituzten pertsonaientzat. Diodorok uste du genero honetarako desegokia dela. Hala ere, onartzen du, neurritasunez, hitzaldi horiek aniztasuna gehitu dezaketela eta baliagarriak izan daitezkela helburu didaktiko baterako. Liburuan bi kontakizun paralelo egiten dira, batean Agatoklesen Kartagoko arrakastarik gabeko inbasioa, eta bestean diadokoen gerra non Antigono Monoftalmos eta Demetrio I.a Mazedoniakoa irabazi zuten. Nabarmentzekoa da Kleonimo Espartakoaren gerrak Italian (104-105).

Biblioteka Historikoa bukatu zen K. a. 36-30 urteetan, Oktavioren agintaldian

XXI.-XL. liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauek ez diraute haien osotasunean, baina bizantziar bildumariek, Konstantino VII.aren esanetara lan egiten zutenek atal batzuk gorde zituzten, baita Fozio bezalako laburpengileek ere. Erresuma Helenistikoak azaltzen dira Ipsos gudutik (K.a. 301), Erroma eta Kartago gerren zehar, K.a. 60 urtera arte edo Zesarren Galietako gerrak K.a. 59. urtean. XXI.-XXXII. liburuetarako Diodoro Polibioren historian oinarritu zen, luzaro iraun zuena. Hala ere, beste galdutako historialari batzuk har izan litzake. XXXII.-XXXVIII. edo IXL. liburuen informazio iturria, agian, Posidoniorena da[22].

Antzinaroan eta Erdi Aroan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plinio Zaharrak Historia Naturalean Diodoro aipatzen du oso bakuna izan zelako, greziar historialarien alderantziz, haren lana modu errazean aipatzean[23].

Aro garaikidean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodorok aurreko historialarien lana modu askean erabili zituenez, 1911ko Encyclopædia Britannican Biblioteka Historikoaren artikulu baten egileak kritikatu zuen.

« Diodororen akatsak lanaren itxuratik eta narratiba arrarotik datoz. Berak ez du historialari batek izan behar duen ahalmen kritikoa; bakarrik loturarik gabeko detaileak elkarrekin jartzen ditu. Honen azalpenetan errepikapenak eta kontraesanak usuak dira, eta hizkuntzaren mailak (Diodororen garaiko atikera eta kaleko grezieraren artean dagoenak) agerian uzten du erabiltzen dituen zenbait zati ez dakiela non kokatu. »

Nahiz eta adierazpen hau oso gorrora iruditu, gure garaiko beste ikerlari batzuk harago joaten dira. Diodoro ospe txarrekoa izan da haren kontakizunak ad maiorem Graecorum gloriam egokitzeagatik (greziarrek loria gehiago izateko), nabarmentzen den egile baten arabera, antzinitateko bi gezurtietatik bat Diodoro izan zen[24] [25], bestea Ktesias izan zen.

C.H. Oldfatherrek iritzi positiboago zuen Diodorori buruzko itzulpengintzan:

« Aurreko ezaugarriek Diodoro baztertzen badute ere antzinako historialarien postu bat izatetik, arrazoiak daude usteko ahalik eta informazio iturri onenak erabili eta aldaketarik gabe erabiltzen zituela. Lehenengo liburua, gehienbat Egiptori buruzkoa dena, Herodotoren ostean, herrialde honen historiaz eta ohituraz idatzi den libururik onena da.

II. liburutik V. liburura kontatutakoa oso zabala da, baina sartutako material mitologikoak garrantzia kentzen dio. K.a. 480tik 301ra, saiatu zen analitikoa izaten. Epe honetan, iturri nagusiena Efororen Historia Unibertsala izan zen. Lanaren kalitatea bakarrik egile honetan edo beste batzuengan oinarritu denaren arabera da. Urte hauetan, Tuzididesek hogieta hamar kapitulu inguru baino ez zituen gauzatu, Diodorok, berriz, hobeto azaltzen du (11.37-12.38) eta epearen kronologia jarraia erabiltzen duen bakarra da. K.a. 362tik 302ra Diodoro da urte hauek kronologikoki azaltzen duen bakarra, eta Filipo aroari dagokionez, bera da ikerketa kronologikoa egiten duen bakarra eta, gainera, aipatutako egileei eta iturriei informazioa gehitzen diena da. Alexandroren ondorengoen epeaz, (K.a. 323-302, XVIII.-XX. liburuak) bera da autoritate nagusiena, beraz, periodo honetarako esandakoak garrantzi gehiago dauka beste urteetarako aipatutakoa baino

»

Argitalpenen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblioteka Historikoaren lehenengo eskuizkribuak X. mendekoak dira[26]. Editio princeps Diodororen lehenengo bost liburuetako argitalpena latinezko itzulpena zen, Poggio Bracciolinik Bolonian egindakoa 1472an. Inprentatik grekeraz sortutako lehen originala (Basilea 1535) 16-20 liburuak ditu baino ez, eta hau Vincentius Opsopoeusen lana izan zen. 1559an, Stephanusek gainontzeko liburuak eta 21 liburutik azkeneraino zati guztiak Genevan argitaratu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biblioteka Historikoa, 1. 41, 1. 83.
  2. SACKS (1990): 9. orr.
  3. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa 10.3.1.
  4. SACKS (1990): 169 orr.
  5. OLDFATHER (1933): XXVI. orr.
  6. OLDFATHER (1933): XXVII. orr.
  7. SACKS (1990): 67 orr.
  8. The Library of History of Diodorus Siculus, Vol II, Book III, Chapter 13-14. Loeb Classical Library (1935)
  9. HAU (2009): 174 orr. 10 zbk.)
  10. HAU (2009): 174 orr. 10 zbk.
  11. HAU (2009)
  12. SACKS (1990): 101–108 orriak.
  13. HAU, (2009)
  14. SACKS (1990).
  15. HORNBLOWER (1990), 363–365 orriak.
  16. HAU (2009), 175. orr., 12 zbk.
  17. HAU (2009), 175. orr.
  18. WELLES (1963), 3–6 orriak
  19. WELLES (1963), 8–10 orriak.
  20. HAU (2009), 175, 178 orriak.
  21. HAU (2009), 175 orr.
  22. HAU (2009), 176. orria.
  23. Plinio Zaharra: Historia Naturala, sarrera 25.
  24. LLOID, A. B.: Herodoto, II: liburua, I. bolumena, Leiden, 47 orria, 187. oharra.
  25. ROBINSON, Eric W. (1999): Thucydidean Sieges, Prosopitis, and the Hellenic Disaster in Egypt, Classical Antiquity. 18 (1): 132–152. JSTOR 25011095. doi:10.2307/25011095.)
  26. Diodorus Sikulo: the Manuscripts of the Bibliotheca Historica. tertullian.org.
  • BURTON, Anne (1972). Diodorus Siculus. Book 1. A Commentary. Leiden: Brill.* SACKS, Kenneth S. (1990): Diodorus Siculus and the First Century, Princeton University Press. ISBN 0691036004
  • CHAMOUX, François & BERTRAC, Pierre (1972): Diodorus Siculus. Bibliothèque historique. Vol 1. Introduction générale (Frantsesez). Paris.
  • HAU, Lisa Irene (2009): The Burden of Good Fortune in Diodoros of Sicily: A Case for Originality?. Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte. 58 (2): 171–197. JSTOR 25598461. 
  • HORNBLOWER, Simon P. (1990): The So-Called 'Great Satraps' Revolt', 366-360 B.C.: Concerning Local Instability in the Achaemenid Far West by Michael Weiskopf. The Classical Review. 40 (2): 363–365. JSTOR 3066119. doi:10.1017/s0009840x00254073. 
  • SACKS, Kenneth S.: Diodorus Siculus and the First Century. Princeton: Princeton University Press, 1990. ISBN 0-691-03600-4.
  • SALTER, F. M.; H. L. R. Edwards, eds. (1956–1963): The Bibliotheca Historica of Diodorus Siculus John Skeltonek itzulita. 2 liburuki. EETS 233, 239. ISBN 978-0-19-722233-1 and ISBN 978-0-19-722239-3

Argitalpenak eta itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • SORDI, Marta, ed. (1969): Diodori Siculi Bibliothecae liber sextus decimus. Biblioteca di studi superiori 56. Firenze: La Nuova Italia. 
  • WALTON, Francis R., ed. (1933–1967): Diodorus Siculus. Diodorus of Sicily in Twelve Volumes. Translated by C. H. Oldfather. London; Cambridge (Mass.). 
Vol. 1 (Books 1-2.34). Tr. C. H. Oldfather. LCL 279 (1933). ISBN 978-0-674-99307-5.
Vol. 2 (Books 2.35-4.58). Tr. C. H. Oldfather. LCL 303 (1935). ISBN 978-0-674-99334-1. Online: Internet Archive PDF
Vol. 3 (Books 4.59-8). Tr. C. H. Oldfather. LCL 340 (1939). ISBN 978-0-674-99375-4.
Vol. 4 (Books 9-12.40). Tr. C. H. Oldfather. LCL 375 (1946). ISBN 978-0-674-99413-3. Online: Perseus
Vol. 5 (Books 12.41-13). Tr. C. H. Oldfather. LCL 384 (1950). ISBN 978-0-674-99422-5.
Vol. 6 (Books 14-15.19). Tr. C. H. Oldfather. LCL 399 (1954). ISBN 978-0-674-99439-3.
Vol. 7 (Books 15.20-16.65). Tr. Charles L. Sherman. LCL 389 (1952). ISBN 978-0-674-99428-7.
Vol. 8 (Books 16.66-17). Tr. C. Bradford Welles. LCL 422 (1963). ISBN 978-0-674-99464-5
Vol. 9 (Books 18-19.65). Tr. Russel M. Geer. LCL 377 (1947). ISBN 978-0-674-99415-7.
Vol. 10 (Books 19.66-20). Tr. Russel M. Geer. LCL 390 (1954). ISBN 978-0-674-99429-4.
Vol. 11 (Fragments of Books 21-32). Tr. Francis R. Walton. LCL 409 (1957). ISBN 978-0-674-99450-8.
Vol. 12 (Fragments of Books 33-40). Tr. Francis R. Walton. LCL 423 (1967). ISBN 978-0-674-99465-2.
  • BOOTH, G.: The Historical Library of Diodorus the Sicilian in Fifteen Books, to which are Added the Fragments of Diodorus. 2 bolumen. Itzultzailea Booth, G., Londres. 1814.  Google Books-en eskuragarria.
  • GREEN, Peter: Diodorus Siculus, Books 11-12.37.1. Green, Peter itzultzailea. Austin: University of Texas Press. 2006.  ISBN 978-0-292-71277-5
  • GREEN, Peter: Diodorus Siculus, The Persian Wars to the Fall of Athen: Books 11-14.34 (480-401 BCE). Green, Peter itzultzailea. Austin: University of Texas Press. 2010.  ISBN 978-0-292-72125-8

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • BURTON, Anne (1972). Diodorus Siculus. Book 1. A Commentary. Leiden: Brill. 
  • CHAMOUX, François & BERTRAC, Pierre (1972): Diodorus Siculus. Bibliothèque historique. Vol 1. Introduction générale (frantsesez), Paris. 
  • SALTER, F. M.; H. L. R. Edwards, eds. (1956–1963). The Bibliotheca Historica of Diodorus Siculus, John Skeltonel itzulita. 2 bolumen. EETS 233, 239.  ISBN 978-0-19-722233-1 and ISBN 978-0-19-722239-3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]