Bicentennial Man (euskaraz Berrehun Urteurrenaren Gizona), 1999ko Chris Columbus estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko drama-komedia film bat da. Isaac Asimov eta Robert Silverberg idazleen The Positronic Man (1992, Gizon Positronikoa) eleberrian oinarritua dago. Robin Williams, Sam Neill, Embeth Davidtz, Wendy Crewson eta Oliver Platt aktoreek antzeztu zuten.
Makillaje onenaren Oscar Sariaren (Greg Cannom) izendapena jaso zuen.
2000ko hamarkadan, teknologia aurrerapenek gizakien gupidaren subirautza irentsi dute, Richard Martinek (Sam Neill) bere familiarentzako opari bat erosi du, NDR-114 robota (Robin Williams). Martin familiako Amanda (Hallie Kate Eisenberg/Embeth Davidtz) alaba txikiak robotari "Andrew" izena ipiniko dio. Andrew edozein etxekolan txiki burutzeko programatua dagoen elektro-tresna gisa erosi dute. Baina Andrew emozioak eta pentsamentsu sortzailea garatzen hasten denean, Martin familiako senideak ezohikoa den robota dutela ohartuko dira.