Bideo-jokoen banatzailea edo bideo-jokoen banaketa-etxea, barnean edo bideo-jokoen garatzaile batek garatutako bideo-jokoak banatzen dituen enpresa da. Eskuarki,, bideo-jokoen banatzaile batek argitaletxe gisa ere funtzionatzen du, eta, beraz, liburu-argitaletxeen edo DVD-filmen argitaletxeen antzera, bideo-jokoen fabrikatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen da, merkatu ikerketaren eta marketinaren alderdi guztiak barne.
Banatzaile nagusiak ere argitaratzaileak dira (argitaletxe izenez ere ezagunak) eta normalean garapena finantzatzen dute, batzuetan bideo-jokoen garatzaile bati azpikontratatuz (banatzaileak horri kanpoko garapena deitzen dio) eta beste batzuetan estudio izeneko barneko garatzaile bati ordainduz. Bestalde, banatzaile txikiagoak daude banaketa zereginetara esklusiboki dedikatzen direnak, euren bideo-jokoak dendetara eta azken kontsumitzaileetara eraman behar dituzten argitaletxe/ekoizleentzat lan egiten dutenak.
Banaketa-etxe batek egin ohi dituen beste funtzio batzuk, besteak beste, jokoak erabil ditzakeen lizentziak erabakitzea eta ordaintzea, eta lokalizazioa, ontziratzea, inprimatzea eta, agian, erabiltzailearen eskuliburua idaztea, baita kutxaren diseinua ere. Banaketa-etxe handiak garapen talde guztien eraginkortasuna areagotzen saia daitezke, barnekoak zein kanpokoak izan, normalean behar diren funtzionalitateetarako soinu-diseinua eta kode paketeak bezalako zerbitzuak eskainiz.