Bigarren Afro-amerikar Migrazio Handia

Bigarren Afro-amerikar Migrazio Handia (ingelesez Second Great Migration) Ameriketako Estatu Batuetan Depresio Handiaren ondoren, Bigarren Mundu Gerran zehar eta 1970eko hamarkada arte Hegoaldeko 5 milioi afro-amerikar inguru Ipar Ekialde, Mendebalde Ertaina (bereziki Chicago eta Detroit) eta Mendebaldeko industria eremuetara bizi baldintza hobeagoen bila burututako migrazio edo giza mugimendua izan zen. Afro-amerikar Migrazio Handia (1910–1940) baina askoz ere handiagoa eta ezaugarri ezberdinetakoa izan zen.

5 milioi afro-amerikar inguru Ipar Ekialde, Mendebalde Ertaina eta Mendebaldeko estatuetara lekualdatu ziren, bereziki Kaliforniako Los Angeles, Oakland, Richmond eta Long Beach hirietara, Bigarren Mundu Gerran nahiz ondoren, bertako segurtasun eta armagintza industriako lanpostuetan lan egiteko, maiz oso lanpostu arriskutsuetan, leherketen ondorioz istripu ugari jazotzen baitziren. Afro-amerikar haietako asko jada Hegoaldeko hiri edo industrietako langileak ziren, baina eremu horietako euren aurkako diskriminazio egoera, gizarte segregazioa eta arrazakeriatik ihes egin nahi izan zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]