Bilkisu Funtuwa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Funtua (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Hausa Nigerian Pidgin (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Hajiya Bilkisu Salisu Ahmed Funtuwa (Funtuwa, 1962), Aunty Bilki ezizenez ere ezaguna[1], nigeriar idazlea da, hausaz idazten duena[2][3].
Bilkisu Funtuwa Nigeriako iparraldeko Funtuwa herrian jaio zen 1962an eta hezkuntza islamiarra jaso zuen. Gaur egun familia poligamo batean bizi da emazte nagusi gisa[3][2]. «Kanoko merkatuko literatura» deiturikoaren ordezkari ezagunenetako bat da eta Littattafan Soyayya (amodiozko eleberriak) idazten ditu[4], emakumezko pertsonaia musulmanetan zentratuz[5].
Bere eleberriek emakumeen eskubideekin, hausa herriarekin eta islamarekin lotutako gaiak uztartzen dituzte, egileak komunitete horietako kide gisa izandako esperientziatik abiatuta[4][1]. Bilkisu Funtuwak hausa emakumearengandik espero den poligamiaren praktika erlijiosoari eusten dio, eta, beraz, egoera horiei aurre egiteko moduei buruz idazten du. Funtuwaren eleberrietako emakumezko protagonistek beren heziketa eta debozioa erabiltzen dituzte arrakasta lortzeko. Pertsonaia horiek abokatuak, medikuak, gobernuko funtzionarioak edo enpresaburuak dira eta ibilbide profesional arrakastatsua dute. Funtuwaren lanen gai nagusietako bat maitasun sutsua da[4]. Bere eleberriek emakume musulmanak beren familietan kontrol handiagoa lortzera eta hezkuntzan zentratzera bultzatzen dituzte, erlijioa utzi gabe[5].
2020an BBC Hausaren emakume ipuingileen lehiaketako epaimahaiburu izan zen[6].