Bina Daigeler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1965 (59/60 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | jantzi-diseinatzailea eta margolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Bina Daigeler |
binadaigeler.com | |
Sabine Daigeler, lanbidean Bina Daigeler (Munich, Alemania, 1965) izenez ere ezaguna, Alemaniako jantzi-diseinatzailea da. Ikus-entzunezkoetako jantziteria diseinatzen dago berezitua.
1988an hasi zen Alemaniako ekoizpenetako jantzien sailean lanean. 1992an Ridley Scotten 1492: Conquest of Paradise filmean eta hurrengo urtean Bille Augusten The House of the Spirits delakoan lan eginez zabaldu zuen bere jarduna nazioartera. 1990eko hamarkadako 2. erditik aurrera, Espainiako zinemagintzan hartu du parte nagusiki, hala Juanma Bajo Ulloaren Airbag (1997) filman, eta , Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999) filmean.
2020ko hamarkadan bere lana goraipatu izan da adibidez Tár filmean eta, bereziki suposatzen zuen erronkagatik, Cristóbal Balenciaga telesailean.[1]
Jantziteria alorrean sariak irabazi ditu:
Zenbait nominazio jaso ditu halaber Goya sarietan eta 2021eko Oscar sarietan, Mulan filmaren jantziteriagatik (ez zuen irabazi).[4]