Bison occidentalis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bison |
Espeziea | Bison occidentalis |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Bison occidentalis Pleistozenoan zehar Ipar Amerikan bizi zen eta egun desagertutako bisonte espeziea da. Bison occidentalis ziurrenik Bison priscusen eboluzioaren bidez sortu zen. Bison occidentalis-a Estepako bisontea (Bison priscus) baino txikiagoa zen, eta adarrak ere askoz motzagoak zeuzkan.
Tamaina txikiagoa izateaz gain, beraien aurreko edozein bisonte mota ez bezala, bisonte hauen adar zorrotzak aurpegiari paraleloki joaten zitzaizkien, muturretik kopetara, eta ez aurreraka.
Duela 120.000 mila urte eguraldia epeltzeak bisonteen aurreneko arbasoen desagerpena ekarri omen zuen, eta Bison antiquusen agerpena. Aintzineko bisonte hura ondorengo bisonteak baino txikiagoa zen. Duela 9.000 eta 11.000 mila urte artean, Bison antiquus desagertuz joan zen, eta Bison occidentalis berriz zabaltzen. Duela 5.000 urte inguru, egungo bisonte txikiagoak (Amerikako bisontea) Bison occidentalisen lekua hartu zuen eta ondoren egungo Amerikako bisontearen bi azpiespezietan banatu zen; Amerikako basoko bisontea, (Bison bison athabascae) eta Amerikako ordokietako bisontea, (Bison bison bison).
Historiaurreko gizakiek bisonte hauek ehizatzen zituzten jada amildegietara eramanez. Zenbait teorien arabera, Bison occidentalisen kopurua murrizten joan zen megafaunaren garaietan beste zenbait belarjaleekiko konpetentzia zela eta.[2]