Blanca Padilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Collado Villalba, 1995eko urtarrilaren 10a (29 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta diseinatzailea |
Altuera | 180 zentimetro |
Blanca Padilla (Collado Villalba, Madril, 1995eko urtarrilaren 7a) madrildar modeloa eta diseinatzailea da. 2017. urteko urrian Givenchy Beautyren irudia izan zen. Victoria's Secret-erako bi aldiz desfilatu duen lehen espainiarra da.[1][2][3]
Blanca Padilla Madrilgo metroan aurkitu zuen Ignacio Aysak, kasualitatez. Padilla publizitateko eta harreman publikoetako ikaslea zen.[4]
The Cool Models enpresarekin kontratu bat sinatu zuen Parisen, New Yorken, Milanen eta Londresen, eta haren enpresa nagusia The Cool Models izan zen. 2014ko otsailean, "Urteko Eredu Femeninoa" izendatu zuten Madrilgo Modaren 59. Astean, Merced-Benz, bere dotoreziagatik. Urte horretan bertan, bi aldiz Telva eta Yo dona aldizkarien azala izan ondoren, Victoria's Secrets Fashion Show-en desfilatu zuen. Espainiako bosgarren modeloa izan zen hori lortzen, eta bi aldiz egin eta desfilean hegoak eramaten lehena.[5] 2015ean, Dolce & Gabbanaren eta Suite Blancoren kanpainetan agertu zen.[4]
Zara, Pull and Bear, Massimo Dutti, Brunello Cucinelliren katalogoetarako posatu du Padillak, eta hainbat kanpaina egin ditu Cerrutirentzat.
Hainbat editorial eta aldizkaritako azala izan da, besteak beste, LOVE Magazine, Glass Magazine, Vogue Italia, Vogue España, Vogue Mexiko, Vogue Brasil, Marie Claire, Harper's Bazaar España, Harper's Bazaar Singapur, Vogue Arabia, Glamour españa, Elle España.
Hainbat marken modeloa izan da, besteak beste: Alberta Ferretti, Alexandre Vauthier, Balmain, BCBG, Blumarine, Carolina Herrera, Chanel, Delpozo, Dior, Dolce & Gabbana, Dsquared2, Elie Saab, Elisabetta Franchi, Emporio Armani, Giambattista Valli, Giorgio Armani, Givenchy, Jeremy Scott, La Perla, Lacoste, Lanvin, Marchesa, Max Mara, Miu Miu, Moschino, Oscar de la Renta, Ralph Lauren, Reem Acra, Tommy Hilfiger, Tory Burch, Trussardi, Valentino, Versace, Zac Posen, Zara, Zimmermann.
2021ean, eredua diseinatzailearen lekuan jarri zen, Ecoalf enpresa jasangarriarekin lankidetzan aritu baitzen. Artista polifazetikoak kirol-giroko eta ingurumen-kontzientziako lerro bat diseinatu zuen markarako.[6]