Bloodywood | |
---|---|
![]() Bruselan emandako kontzertua | |
Datuak | |
Jatorria | New Delhi (India) |
Musika mota | Heavy metal |
Urteak | 2016 - |
Taldekideak | |
Karan Katiyar Jayant Bhadula Raoul Kerr | |
Informazio gehigarria | |
www.bloodywood.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bloodywood Indian 2016an sortutako heavy metal musika taldea da.
Taldea sortu aurretik Karan Katiyar Bollywoodeko filmetako pop abestien parodiak egiten hasi zen YouTuben, abesti haiek heavy metal estilora kantatuz. Ez zuen gustuko abeslaririk aurkitzen harik eta Jayant Bhadularekin elkartu zen arte[1]. 2016an bikotea osatu zuten "pop abestiak suntsitzeko" helburuaz[2].
2017an Linkin Park taldearen "Heavy" abestiaren bertsioa egin zuten eta Loudwire eta Metal Hammer bezalako musika webguneen interesa piztu zuten[3]. Taldeak cover berriak egiten jarraitu zuen eta guztiak disko batean bildu zituen, Anti-Pop Vol. 1 izenekoan[4].
2021ean "2022an ikusi beharreko 12 metal talde berriak" zerrendan sartu zuten Bloodywood[5] eta hurrengo urtean bigarren diskoa kaleratu zuten, Rakshak izenekoa[5].