Bo'ness Ceann Fhàil | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Posta kodea | EH51 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°01′00″N 3°36′32″W / 56.0168°N 3.6089°W |
![]() | |
Azalera | 2,3 mi² |
Demografia | |
Biztanleria | 14.760 (2016) |
Dentsitatea | 6.417 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01506 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
falkirk.gov.uk |
Bo'ness edo Borrowstounness (Eskoziako gaeleraz: Ceann Fhàil), Eskozia erdialdeko udalerria da, Falkirk eskualdeko hirugarrena. 2011ko erroldaren arabera 14.868 biztanle ditu.
Ingeles zaharreko Beornweardstun izenak bi zati ditu; Beornweard (gudari bizarduna) eta tun (herria). Ness atzizkiak "lurmuturra" esan nahi du. Horrela beraz "gudari bizardunaren lurmuturreko herria" izango litzateke itzulpena.
Falkirk herritik hamar kilometro ekialdera dago, Fortheko fiordoaren ertzean eta Edinburghetik 27 kilometro ipar-mendebaldera.
Erromatarren garaian Antoninoren Harresiaren ekialdeko muturra izan zen. Carriden Houseko lurretan hainbat aztarna aurkitu izan dira indusketetan.
XVI mendearen inguruan Kinneil House (Hamilton familiaren egoitza izan zena) eta Carriden House jauregiak eraiki ziren. Ikatz meategiek opariotasun handia ekarri zioten herriari eta 1707an kaia eraikitzeko baimena lortu zuen. 1881ean handitu egin zuten kai hau.
Gaur egun Falkirk, Glasgow edo Edinburgh hirien lo-hiri bihurtu da.