Bodysurfinga edo bodysurfa ur-kirol bat da, kirolariaren gorputza bera olatuen gainetik eta barruan irristatzea helburua duena. Hawaiieraz Kaha Nalu diote eta izen hori zuen bere sorreran. Hegats batzuen laguntzaz bakarrik praktikatu daiteke, edo esku-ohol bat edo handplane bat ere erabil daiteke azkarrago irristatzeko eta uretan igotzeko. Horrela errazagoa da trikimailuak egitea eta lerraduraren ibilbidea luzeagoa da, urarekiko marruskadura gutxitzen baita.
Gero eta modalitate zabalduagoa da, edozein adinetan egitea erraza eta dibertigarria delako; izan ere, hasteko, igeri egiten jakitea baino ez da behar.
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |