Bojana Popović | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Niš, 1979ko azaroaren 20a (45 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Montenegro | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi-jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||||
Pisua | 86 kilogramo | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 185 zentimetro |
Bojana Popović (Petrović jaioa; Niš, Jugoslavia, 1979ko azaroaren 20a) montenegroar eskubaloi jokalari ohia da. Askoren ustez, azken hamarkadako emakumezkoen eskubaloiko jokalaririk onena da, nahiz eta ez duen aintzatespen ofizialik jaso.Emakumezkoen EHF Txapeldunen Liga Budunicost-ekin eta Montenegroko talde nazionalarekin 2012ko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina bat irabazi ondoren, Bojanak eskubaloitik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, 2016ko ekainean, Popovićek iragarri zuen erretirotik aterako zela, eta Montenegroko eskubaloiko talde nazionalak hautatzeko aukera izango zuela, Rio de Janeiroko 2016ko Udako Joko Olinpikoetan lehiatzeko.
Bojana Popović Serbiako HC Naisa Niš taldean hasi zen jolasten 11 urte zuelarik. Beranduago Montenegoko Budućnost Podgorica taldean jolastu zuen lau denboraldiz. 2002an, Popović-ek Slagelse DT daniar taldearekin sinatu zuen momentu horretan Anja Andersen entrenatzaile zegoelarik. Talde honekin zenbait txapelketa irabazi zituen: hiru aldiz Champions League-a , EHF Cup behin, hirutan Danish Championship-go urrea eta daniar kopa behin.
2006/07 denboraldiaren amaieran, Popović-ek Viborg HK taldearekin sinatu zuen. Bera Viborg-era iritsi zenetik, bi Danish Championship urre eta bi daniar kopa irabazi zituen. Eta 2009 bere laugarren Champions League titulua irabazi zuen, lehenengoa Viborg taldearekin.
Eskubaloiko ibilbidean, Bojana Popović munduko jokalaririk onena bezala hartu zuten askok. Danimarkako Eskubaloi Federazioak lau aldiz aukeratu du Urteko Jokalari. Popovic-en banakako sariak eta lorpenak honako hauek dira: