Bonbarda (arma)

Bonbarda bat.
Artikulu hau armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bonbarda».

Bonbarda, gaur egun, suzko arma eramangarririk antzinakoena bezala hartzen dena, kanoiaren aurrekari izango zen artilleriako pieza primitibo bat izan zen.

Bonbardak burdina forjatuzko tabilez eta uztaiz egiten zituzten. Zangoz eta errekamaraz osaturik zeuden, eta elkarren artean lotzen zituzten, soken bidez. Oso luzera laburrekoak ziren, eta jaurtigai gisa zakarki landutako harrizko esfera bat jaurtitzen zuten.

Laster, ordea, luzeagoak bihurtu ziren, eta, XIV. mendea amaitzean, aurrerapen garrantzitsu bat egin zen harrizko esfera burdinurtuzko esferarekin ordezkatzen hastean, honek kalibrea murriztea ahalbidetu zuelarik. XV. mendearen amaieran, honakoetatik bereiz daiteke: bonbarda trabukera, morteroren aurrekaria; pasavolantea, ohiko bonbardak baino luzeagoa eta kalibre txikiagokoa; zerbatana eta falkonetea. Garai honetako beste aurrerapen bat, kainoi deitu ziren zango jarraituko piezen eraikuntza izan zen.