Borderline (1980ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Borderline |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | San Diego |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jerrold Freedman (en) |
Gidoigilea(k) | Jerrold Freedman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | James Nelson (en) |
Edizioa | John F. Link (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gil Mellé |
Argazki-zuzendaria | Tak Fujimoto |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tijuana |
Borderline (euskaraz Mugamarra), 1980ko Jerrold Freedman estatubatuarrak zuzendutako ekintza eta drama film bat da. Charles Bronson, Ed Harris eta Bruno Kirby aktoreek antzeztu zuten.
Mafia erakunde bat polizia mugalarien kontrolak saiestuz Mexikoko etorkinak ezkutuan AEBetan legezkanpo sartzen ari da. Egun batez, erakundeak hanka sartu eta haren kideetako bat den "Marinea" (Ed Harris) deritzon hiltzaileak polizia mugalari bat odol hotzean erailko du. Jeb Maynard (Charles Bronson) eskarmentudun polizia buruak kasuaren ardura jaso eta bere lankide erailaren heriotza mendekatzeko helburuz ikerketari ekin eta bere esku dagoen guztia egiten saiatuko da.