Boti ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 6°10′N 0°12′W / 6.16°N 0.2°W |
Boti ur-jauziak (ingelesez: Boti Falls) Ghana hego-ekialdean dagoen ur-jauzi bikote bat da. Koforidua hiritik 17 kilometrora aurkitzen dira, Boti herrixkan, eta Akkra hiriburutik 90 minutu ingurura, garraiobidearen arabera.[1]
Ingurua esploratzen ari zen apaiz zuri katoliko batek aurkitu omen zituen Boti ur-jauziak basoaren erdian[2]. 1960. hamarkadan oso ezagunak egin ziren eta Ghanako lehen presidentea izan zen Dr. Kwame Nkrumah han izan zen bisitan.
Berez goiko eta azpiko Boti ur-jauziak badaude ere, ezagunak azpiko bikotea soilik dira. Azpiko bikote hori errekek sortzen dituzte. Ur-jauzi hauek 30 metrotako altuera dute.[1]
Kondairak dio erreka bat arra dela eta bestea emea. Eurite sasoian errekak handi datoz eta ur-jauzi "arrak" eta "emeak" bat egiten dute ortzadar ikusgarria sortaraziz. Inguruko biztanleek "ezkontza" esaten diote ortzadar horri.[2]
Ur-jauziak erortzen diren putzutik Ponmpon ibaia sortzen da eta honek Huhunya baso erreserba zeharkatuz Volta ibaira isurtzen ditu urak.[3]
Ur-jauzien inguruan badira bi elementu bitxi, Three-headed palm tree ("hiru buruko palmondoa") eta Umbrella rock ("aterkin arroka").[1][4]